Zein enpresa daude behartuta?


Pasadan apirilean argitaratu zen Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretuaren arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresentzat derrigorrezkoa da Berdintasun Plan bat diseinatu eta ezartzea hurrengo denboraldietan zehar:

150 lan postu baino gehiago dituzten enpresak.
Urte 1.
MARTXOAREN 2020rako ezarrita.

100 lan postu baino gehiago dituzten enpresak.
2 urte.
MARTXOAREN 2021rako ezarrita.

50 lan postu baino gehiago dituzten enpresak.
3 urte.
• MARTXOAREN 2022rako ezarrita.

Zer da Berdintasun Plana?


Berdintasun Plana barne koherentzia daukaten ekintzak biltzen dituen dokumentu bat izateaz gain, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan erakundearen errealitate konkretuari erantzuten dio. Bestetik, egungo egoeraren azterketaren bitartez (diagnostikoa) desoreak identifikatu eta zuzentzen dira, erakundearen egitura eta kudeaketa praktika osoan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua lortzeko helburuarekin (martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa).

Zergatik enpresa kultura berdinzalea?


Enpresa berdinzale batek:

GisERP: Berdintasuna izeneko aplikazio bat garatu dugu, Berdintasun Planaren ezarpena egiteko lagungarria gisa.


Ezagutu

Enpresa berdinzale batek
onurak lortzen ditu:


Emakumeen eta gizonen artean aukera berdintasunaren aldeko benetako konpromisoa hartzen duen enpresa kultura bat dagoenean, enpresek onurak lortzen dituzte:

Administrazio publiko zein bestelako diru-laguntzen eskutik eratorritako kontratuen onarpenetan lehentasuna.

Aukera handiagoak talentua duten pertsonak hautatu eta mantentzeko.

Emakume langileen txandakatzea gutxitzea.

Erakundearen malgutasuna sustatzen du.

Bezeroen eta gizartearen aurrean enpresaren irudia hobetzea.

Laneko absentismoaren murriztapena lan-giro hobe baten truke. Aldi berean, langileek enpresaren jarduerarekin identifikazio handiagoa izango dute.

Lan-giro hobe batek eta langileek enpresaren jarduerarekin identifikazio handiagoa izateak enpresaren produktibitatea hobetzea eragingo du.

Nola ezarri Berdintasun Plana?


Berdintasun Plana garatu eta ezartzeko faseak.