943 287 501

Igande honetan, maiatzaren 19a, El Diario Vasco, Donosti Eventos eta Adegi-k antolatutako 12. Enpresen Lasterketa ospatu da Laboral Kutxaren babesarekin.

Enpresen Lasterketa erakundeak esan duenaren arabera, aurtengo edizioan 710 taldeek parte hartu dute, hau da pasadan edizioan baina 95 talde gehiagok. Parte hartu duten talde guztietatik, 301 mistoak izan dira, 45 emakumezkoak eta 264 gizonezkoak. Hau da, 2.800 partaide baino gehiago jaso ditu aurtengo Enpresen Lasterketak, haien artean GRUPO GISMAko taldea.

Hirugarren urtez jarraian eta Enpresen Lasterketa hasi zenetik 8.aldiz, CAF taldea izan da 12. Enpresa Lasterketako irabazlea. Bestalde, emakumezkoen kategorian, 27 taldeek parte hartu dute eta Eroski izan da garaile. Talde mistoen kasuen ordea, Fagorrek irabazi du lasterketa.  Bestalde, aipatzekoa da Enpresen Lasterketak taldeko kirolen praktika sustatzeaz gain, gizarte proiektuetan sentsibilizatzeko eta inplikatzeko aukera ere aprobetxatu duela. Oraingo honetan, 3.000 euro esleitu dizkio Zaporeak elkarteari, gastronomia eta elkartasuna bateratzen dituzten proiektuak sustatzeko lan egiten duen boluntarioez osatutakoari.

ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIEI!