Grupo Gisma Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera PRESTAKUNTZA DUALA: UNIBERTSITATEA-ENPRESA proiektuan murgilduko da, eta aurrera eramateko pertsona bat hartuko du urte eta erdiko iraupenaz.


Txandakatzearen helburu nagusia da ikasleen gaitasunak garatzea, profil profesionalarekin bat etorrita eta inguruko enpresen premietara egokituta; hau da, profesionalizatzea eta ingurune sozioekonomiko batean sartzea.

Enpresan lortutako gaitasunak eta maila akademikoan (Unibertsitatea) lortutakoak uztartu nahi ditugu, prestakuntza sistema tradizionala berrituz. Hots, gai izatea ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko, enpresan banaka lagunduz eta tutore eskarmentudunekin jarraipenak eginez.