943 287 501

 

2019 uztailaren 16 an ERAIKAL Programa argitaratu zen. Programa honen helburua Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako Enpresa Elkarteekin lankidetzan enpresetan Kalitatea eta Kudeaketa hobetzeko proiektuak sustatzea da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bultzatua.

Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik lortutako dirulaguntzaren inguruko informazio zehatzagoa azaltzen da: ERAIKAL2019

Izen emate data zabalik egongo da 2019ko uztailaren 17tik, 2019ko irailaren 6ra arte.

Inskripzioak eta eskaera web orrialdean egingo dira.  Izenematea-Eraikal2019

 Araudia: AraudiaEraikal2019

 

NORENTZAKO DA?
  • Jarduera Ekonomia Gaineko Zerga barnean, bizitegi-eraikingintzarekin lotutako hurrengo sektore hauetakoren batean dauden enpresak eta profesionalak
    • 833.2 Higiezinen sustapena.
    • 50 Obra berriko eraikinen eraikuntza, nahiz birgaitze- eta mantenu-lanak. Instalazio elektrikoak, iturgintzakoak eta bestelakoak eraikuntza-obretan. Eraikinen akabera. Eraikuntza espezializatuko bestelako jarduerak.
    • 843 Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzu teknikoak eta aholkularitza teknikoarekin zerikusia duten bestelako jarduerak. Jarduera horiek honako hauen parte-hartzera mugatuta egongo dira: arkitektura-azterlanak, aparejadoreen estudioak eta ingeniaritzako eta topografiako zerbitzuak.
  • Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeak
  • Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiak.
    • Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak
ZER AURKEZTU DAITEKE?
  1. Ildoa: Berrikuntzarako proiektu edo azerlanetarako laguntzak.
  2. Ildoa: Tresna informatikoak, dibulgazio-kanpainak, jardunaldiak eta prestakuntzarako ikastaroen garapena.
  3. Ildoa: Kudeaketa-Sistemen ezarri eta ziurtatzea.
  4. Ildoa: Eraikuntzetara zuzendutako ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzea.
ZENBATEKO DIRULAGUNTZA JASO DAITEKE? Gehienez %50 (ISO 45001 izan ezik, %25ra arte)

  • ISO 19650 arauak xedatutako sistema egiaztatzea: 5.000,00 euro.
  • Sistema bat egiaztatzea: 5.000,00 euro. Salbu eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 2.500,00 eurokoa izango da.
  • Bi sistema egiaztatzea: 8.000,00 euro. Salbu eta ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 5.500,00 eurokoa izango da.
  • Hiru sistema egiaztatzea: 11.000,00 euro. Salbu eta ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 8.500,00 eurokoa izango da.
  • Eraikuntza sektoreko profesionalei bideratutako eraginkortasun energetikoari eta jasangarritasunari buruzko ziurtagiriak egiaztatzea: 2.000,00 euro.

 

GRUPO GISMAn 20 urte baino gehiago daramatzagu ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketa, Ingurumen ISO 14001, ISO 45001 Laneko Osasuna eta Segurtasuna, ISO 27001 Zibersegurtasuna, ISO 14006 Ekodiseinua, EMAS, Arau espezifikoetan lan egiten, eta ISO Arauen eta guk eginiko ERP Aplikazioen bitartez erakundeei ziurtagiriak lortzen laguntzen diegu.

Prozeduren hobekuntza, formakuntza eta dirulaguntza desberdinak kudeatzeko Aholkularitza Zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Informazio gehiagorako, jarri zaitez gurekin harremanetan, 943 287501 zenbakira deituz, edo grupogisma@grupogisma.com helbidera idatziz edo www.grupogisma.com web orrialdea bisitatuz.