Hasi da Euskararen aldeko 21.edizioko KORRIKA lasterketa.

Urte honetako KORRIKAren lema “Klika” da. Izan ere, AEKren (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) antolatzaileek esaten duten  moduan, “klik bakoitza” aukera bat da, euskara aukeratzea, erabaki bat hartzea. Erabakia euskara ikastea da, erabiltzea, parte-hartzea, jauzia egitea”.

Aurten lasterketaren Hasiera Ofiziala Nafarroan egin da, azkeneko KORRIKA edizioa amaitu zen lurralde berean. Asteartean zehar lasterketa Nafarroa eta Araba artean ibili da, eta asteazkenean Bizkaiara iritsi zen. Ostiral arratsaldean berriz, apirilaren 12an, Donostiara iritsiko da. GRUPO GISMAk euskararen aldeko ekimen erraldoian parte hartuko du KORRIKAko lasterketara batuz.

Informazio gehiagorako: http://www.korrika.eus/