Pasadan egunean, Grupo Gismak Adegik eta Kutxabankek antolatu zuten “Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasunari buruzko hausnarketak” izeneko 7.lan gosarian parte hartu zuen.
Eztabaidatu ziren gaietako batzuk honakoak izan ziren: Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasunaren garrantzia, enpresaren ezinbesteko informazioa kontuan izateak duen garrantzia eta informazio hori enpresatik kanpo ateratzearen arriskua.
Ekitaldian parte hartu zuten pertsona aipagarrienen artean, Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan zen.
Grupo Gisman enpresaren kultura zibersegurtasunaren ildotik jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta enpresen eskura uzten dugu ISO 27001 (Euskal Herriko enpresek bizi duten egoerari aurre egiteko Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema) arauaren inguruko Grupo Gismako aholkulari espezialisten zerbitzua.