Zer da IATF 16949 araua?
Kalitatea kudeatzeko sistemetarako erreferentziazko arauan, ISO 9001: 2015 izenekoan gertatu diren aldaketa nabarmenek beharrezko egin dute interpretazio zehatz egoki bat, automobilgintzaren industrian behar bezala ezartzeko.
Sektore horretan kalitatearen kudeaketa sistemetarako betekizunak IATF erakundeak jartzen ditu (International Automotive Task Force) erreferentzial berrian: IATF 16949:2016.
IATF 16949 arau berriak ere ISO 9001:2015 arauaren goi mailako egitura du eta barne ditu, hortaz, haren betekizun berri guztiak.
Betekizun nagusiak hauek dira:
- Arriskua kudeatzea eta kontingentzia plan eraginkorrak eratzea.
- Errigore handiagoa hornikuntza kateko kudeaketaren betekizunetan.
- Prozesu bat zehaztea, bermeak kudeatzeko eta alorreko akatsak aztertzeko.
- Garantiak kudeatzeko eta arloko akatsak analizatzeko prozesua zehaztea.
IATF 16949:2016 arauakbaliogabetu eta ordeztuegiten du ISO/TS 16949:2009 araua, eta, automobilgintza sektoreko industrietan kalitatea kudeatzeko sistema eguneratzea beharrezko gertatuko da 2018ko iraila baino lehen. Gainera, 2017ko urriaren 1etik aurrera, organizazioak auditatu eta ziurtatzeko, arau berria erabiliko da.
IATF 16949:2016 arauaren ONURAK
Onura hauek ditu:
Hobekuntza
Organizaziorako baliozko hobekuntzak ezagutzen laguntzen du.
Prebentzioa
Erroreak saihesten laguntzen du.
Errendimendua
Antolamendu prozesuen errendimendua goratzen du.
Hauei zuzenduta
Automobilgintza sektoreko enpresa hornitzaileak edota merkatu horretan sartu nahi duten enpresak.
Hornikuntza katea ziurtatu nahi duten organizazioak.
Hornikuntza katearen fidagarritasuna hobetzeko konpromisoa duten organizazioak.
Enpresa fabrikatzaile guztietan onarpen globala nahi duten enpresak.
Lehiatzeko gaitasuna oro har hobetu nahi duten enpresak.
Mundu mailan errendimendu homogeneoaren kalitatea garantizatu nahi duten enpresak.
Prozesuak optimizatu eta garden bihurtu nahi dituzten enpresak.
ZALANTZARIK BADUZU?
Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.