943 287 501

Zer da MSC ziurtapena?

MSCren ekoetiketa (Arrantza Kudeaketa Iraunkorrerako Kontseilua) nazioartean aitortua den bereizgarri bat da, itsasoko produktuentzat, eta banaketa katean zehar miatua izan daiteke, jatorriraino, ondo kudeatutako arrantza inguru iraunkorreraino. Era berean, bide ematen du munduko arrantzategiek erakutsi ahal ditzaten ingurumeneko kredentzialak, agertuz modu iraunkorrean arrantzatzen dutela, kudeaketa praktika onak ezartzen dituztela, eta, ingurumena ahalik eta gutxien kaltetzen dutela.

Kontsumitzaileak gero eta arduratuagoak daude gehiegizko arrantzarekin eta horrek ingurumenean dituen ondorioekin. MSC ekoetiketarekin aukeratu egin ditzakete itsas produktu batzuk, zeinen jatorria eta banaketa prozesua guztiz trazagarria den eta gainera, modu independentean neurtu diren, eta ziurtatu diren ekologikoki jasangarri direla.

Kustodia Katea ziurtatzeak esan nahi du produktu horien kontsumitzaile eta erosleek konfiantza osoa izan dezaketela, erostenaridiren arraina miatu daitekeela arrantzategitik, arrantza iraunkorrerako MSC ingurumen estandarrak betetzen dituen arrantzategitik hain zuzen.

MSC ziurtapenen ONURAK

Onura hauek ditu:

Konpromisoa

Zure enpresak hornikuntza jasangarriarekin duen konpromisoa erakustea.

ekoetiketa eta
trazabilitatea

Itsasoko produktuetan MSC ekoetiketa erabiltzea, jatorri jasangarria dutela erakusteko, eta, enpresako eskaintzanhau jarri ahal izateko: independenteki egiaztatutako trazabilitate sistemak dituztela.

merkatu
berria

Merkatu kuota handitzea, hornitzen zaizkien produktuetan FSC/PEFC ziurtapena exijitzen duten bezeroei zuzenduta.

Hauei zuzenduta

Erosleei produktuaren kudeatze ona eta trazabilitatea ziurtatu nahi dieten arrantza-enpresak.

ZALANTZARIK BADUZU?

Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.