943 287 501

 

Berdintasun konpromizua

GrupoGisman, jakin badakigu gure enpresa-jardunak eskutik joan behar duela gizartearen behar eta eskakizunekin, eta horregatik konpromisoa hartu dugu hau egiteko: GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNAREN PLANA prestatzeko, enpresan, arloko legeriak ezartzen dituen gidalerroen arabera, eta beraz, tratu eta aukera berdintasun printzipioa guztiz txertatzeko, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoak jasotzen duen eran.

Lehen seihilabetekoan, 2017an, gure Berdintasun Planean, Berdintasun, Diagnostiko eta Diseinu Batzordea  eratu dugu, eta horretarako, ilusioa eta interesak partekatzen ditugu, bai GrupoGismako zuzendaritzak, bai enpresako langileen ordezkaritzak.

Berdintasun Plana ezarri nahi dugu, gure enpresa kudeatzeko sistema modernizatzeko, zeinak ekarriko baitu, zalantzarik gabe, barne egitura bat eta harreman batzuk gizartearekin, non gure egintzak libre egonen diren sexuagatiko diskriminaziotik, eta hala, aurrera egingo da gizartean, berdintasuna benetakoa izan dadin.

Donostian, 2017ko ekainaren 30ean

 

ZALANTZARIK BADUZU?

Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.