943 287 501

UNESCOk honela definitzen du berdintasun hitza: “emakumeen, gizonen eta neska-mutilen eskubide, erantzukizun eta aukera berdintasuna”. Beraz, Genero Berdintasuna gizonezkoak zein emakumezkoak gizarteko arlo guztietan, baita lan arloan ere,  berdin tratatu behar direla dioen  printzipioa da.

Lan alorreko Berdintasunari dagokionean, Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45. Artikuluak zera adierazten du: “enpresa guztiek tratu eta aukera berdintasuna errespetatzera behartuta daude lan alorrean, enplegu diskriminazio mota guztiak saihesteko neurriak eskainiz”.

Horregatik, enpresa askok Berdintasun Plana ezartzeko interesa daukagu. Berdintasun Planen bitartez, enpresetako pertsonok emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdinak lortzeko neurriak hartzen ditugu. Aipatu berri den plan honetan, helburuak, estrategiak eta jarraipen-sistemak ere ezartzen dira zehaztutako helburuak lortzeko.

Gipuzkoan, ADEGI-k, azken hilabeteetan hainbat Informazio Jardunaldi antolatu ditu eta Gipuzkoako hainbat enpresa izan gara bertan, esaterako: “Genero Berdintasunerako abantaila lehiakor gisa”, “Enpresa-berdintasun legearen aplikazioa”, Enpresetan berdintasuna eta kontziliazioa lantzeko tailerrak”, etab.

GRUPO GISMAn euskal enpresei laguntzen diegu Berdintasun Planen Ezarpenean, planaren digitalizazioa eta jarraipena egiten laguntzen duen aplikazio informatiko propio baten bitartez.

Horrez gain, GRUPO GISMA, EMAKUNDEKO Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde gisa, gure bezero enpresekin partekatzen dugu gure esperientzia eta BERDINTASUN alorrean dugun konpromisoa.

Gure GisERP:Estrategiako informazio gehiago nahi baduzu: https://grupogisma.com/aplicaciones-de-gestion/giserp-estrategia/

GRUPO GISMAren inguruko informazio gehiago nahi baduzu: https://grupogisma.com/