Pasadan ostiralean, Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Orain Ingurunea proiektuaren baitan, Grupo Gismak aldaketa klimatikoaren inguruan buruturiko bideo-jokoa argitaratu zuen.

“Aldaketa klimatikoari aurre egin” deituriko bideo-joko hau batik bat lehen eta bigarren hezkuntzako gazteei zuzenduta dago. Bere helburua besteak beste hondakinen, energiaren eta ingurumenaren inguruko ezagutzak ikastea da. Joku honetan, parte hartzaileak tenperatura altu, kutsadura handi eta bizi ezin daitekeen etorkizun batera bidaiatuko du. Baina, beharrezko ekintzak burutu ostean gaur egungo bizitzara itzultzeko aukera izango du.

Bideo-joko hau Android zein IOS sistemetan deskargatu ahal izango da AppStoren honakoa idatziz: Haz frente al cambio climático edo eta Egin aurre aldaketa klimatikoari.