EHUk genero indarkerien aurkako protokoloa onartu zuen, EHUko kide guztientzat genero indarkeriatik libre egongo den ingurune seguru bat eraiki eta mantentzeko.

Hori horrela izanik, Unibertsitateak informazio, prestakuntza, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egingo ditu, eta horrez gain, hainbat eskuliburu, praktika egokien kode bat eta indarkerien aurkako berezko baliabideen eta kanpoko baliabideen gidaliburu bat aurkeztuko ditu. Gainera, prestakuntza programak ere antolatuko dira: hitzaldiak, tailerrak edo eztabaidak.

Bestetik, batzorde bat sortuko dute genero indarkerien kasuak aztertzeko, eta kexen edo salaketen inguruan erabakiko du batzordeak. Hortaz, UPV/EHUk konpromisoa hartzen du portaera horiei aurre egin eta saihesteko zorroztasunez. Era honetako jarrerak eta portaerak gertatuz gero, laguntza emango zaie genero indarkeriak pairatu dituzten pertsonei beharrezko baliabideak jarriz

Protokoloa unibertsitatearen espazio fisiko nahiz birtualetan, ikasleen, AZPko langileen eta irakasle-ikertzaileen artean gerta litezkeen genero indarkeriaren adierazpen guztietan aplikatuko da.