Pasadan asteazkenean, ekainaren 27, Enpresa Estrategia aldizkariak 25. urteurrena ospatu zuen Bilboko Azkuna Zentroan.

Ekitaldian bertan izan ziren besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ogasun eta Ekonomiako Sailburu den Pedro Azpiazu, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburu den Arantxa Tapia eta Enpresa Estrategiako Kontseilari Ordezkari den Roberto Urkitza.

Ekitaldiko enpresa-protagonistek Euskadiko transformazio ekonomikoa aztertu zuten eta honen harira, ekonomian pairatutako zailtasunei eta krisiari buruz mintzatu zen Lehendakaria. Bertan Iñigo Urkulluk Enpresa-Estrategiak 25 urte hauetan izan duen egokitzeko gaitasuna azpimarratzeaz gain, eskertu egin zien aldizkariko langileei egoera zailenetan ere informazioa zabaltzeagatik eta munduarekin hurbiltasuna, ulermena eta konplizitatea erakusteagatik.