943 287 501

Atzo ISO 45001:2018 Laneko Osasuna eta Segurtasunaren arauari buruzko 2. JARDUNALDIA ospatu genuen Adegin.

Jardunaldi honetara gipuzkoako enpresa asko bertaratu ziren, besteak beste, arauak haien jardueretan eskaini ditzakeen onurak zeintzuk diren jakiteko. AENOReko Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren kontu-ikuskari buru den Ana Huerta, Grupo Gismako Kudeaketa-Sistemen Koordinatzaile Teknikoa den Javier Hernandez eta San José & López enpresako Giza Baliabideetako arduraduna den Mikel Garayoari esker, parte-hartzaileek hiru ikuspuntu desberdin entzuteko aukera izateaz gain, haietako bakoitzak arauari buruz duten ikuspuntua baloratu ahal izan zuten.

Hizlariek aipatu zituzten ideia nagusiak ezagutu nahi al dituzu? Jarraian duzu esteka eskuragarri: GrupoGismaJardunaldia45001

Mila esker parte hartu zenuten guztiei.

Hurrengora arte!