Hainbat arlo profesionaletako 85 entitatek eta 350 herri baino gehiagok atxikimendua erakutsi diote “Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ariketari.
Euskaraldia ariketa soziala herritarrei bideratuta dago batik bat, baina erakundeen zeregina ere funtsezkoa dela iruditzen zaigu inguru atseginagoak sortu eta lan munduan ere euskararen erabilera sustatzeko.
Hori dela eta, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egin edo ulertzen dugun Grupo Gismako kideok Euskaraldia ekimenean parte hartuko dugu. Grupo Gismako helburu nagusietako bat, euskaraz lan egitearena da, eta horregatik, ahobizi zein belarriprest izatera animatu gara.
Egingo al dugu elkarrekin?