Etengabeko hobekuntzan lan egiteko helburuari eutsiz eta gure bezeroei ahalik eta kalitate handiena eskaintzeko asmoz, pasa den ostiralean gure taldeak Denboraren Kudeaketaren inguruko formakuntza bat jaso zuen, enpresa desberdinetako pertsonen aukeraketa eta garapenean espezializatutako Detalent enpresako sortzaile eta gerente den Maite Villafruelaren eskutik.

Formakuntza honi esker, Gismako taldekideek besteak beste, denbora modu eraginkorrean kudeatzeko teknikak, errendimendua hobetzeko modu desberdinak, denboraren garrantzia eta abar ikasi dituzte.