GDPR-k, Datuen Babeserako Araudi Orokorra, edo RGPD-k gaztelaniaz, Europar Batasuneko herritarren datuen babesa ezartzen duen arau berria da.
2016ko maiatzaren 24an indarrean sartu zen araudia, baina 2018ko maiatzaren 25tetik aurrera derrigorrezkoa izango da.
Bi urte hauetan, Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO edo LOPD erderaz) indarrean egon da, baina iraungitze data dauka. Izan ere, hilabete batzuen buruan, lege berri bat onartuko da (prozedura parlamentarioaren prozesuan dago) erregulazioa aplikatzeko aukera ematen duen edo errazten duena. Lege berri honek ezin du GDPRekin kontraesanean egon, baina hobeto definituko ditu alderdi batzuk (erabiltzaileak txikiak direnean, adibidez).