943 287 501

Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) ekainaren 4tik 6ra bitartean + Industry lehiaketa ospatuko da. Zazpi azokek parte hartuko dute eta Industria 4.0rako Fabrikazio Prozesuen eta Hornikuntzako Europako erreferentzia topaketa izango da.

Azokan gai ezberdinak jorratuko dira, hala nola: erabilera industrialerako produktuak eta tresnak, fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa, industria eta erabilera industrialerako ponpak eta balbulak, industriako mantentze lanak, teknologia digitalen aplikazio industrialaren albisteak, bigarren makineriaren merkatua eta enpresa garrantzitsuenen lan eskaintzak.

Orain arte, 1.000 erakundek baino gehiagok baieztatu dute haien parte-hartzea +Industry-n, besteak beste, aeronautika, automobilgintza, kapital-ondasunak, metalezko eraikuntzak, energia eta utilitateak, trenbide, ingeniaritza, makina-erreminta, itsasoa, petrokimika sektoreetako enpresak, altzairua, garraioa eta azpiegiturak, baita banaketa-bide guztiak ere, hala nola biltegiak, industria hornidura, hardware kooperatibak eta erosketa taldeak.

Sektore horietako enpresa guztiek Kudeaketa Sistema aurreratuak partekatzen dituzte, besteak beste, ISO 9001: 2015 Kalitatearen Kudeaketa araua, UNE-EN 9100: 2008 aeronautika sektorerako espezifikoa, UNE-EN 1090 Egitura Soldatuen CE Markaketa, ISO 3834 Soldaduraren Kudeaketa Sistema, IATF 16949 automobilgintzaren sektoreari zuzendutakoa,etab.

GRUPO GISMA Euskadi mailan Kudeaketa Sistemen ezarpenean aholkularitza erreferentea izanik, sektore desberdinetako enpresei aholkatzen diegu arau guzti horien ezarpenean.

Informazio gehiagorako: http://bilbaoexhibitioncentre.com/la-industria-se-reafirma-con-fuerza-en-industry/#.XPTqm_7tbIU