943 287 501

Ekainaren 17an, I Nazioarteko Biltzarra. Formakuntza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan, UPV/ EHUk eta Lleidako Unibertsitateak antolatua Unibasq, Eusko Jaurlaritzako eta IMHrekin lankidetzan.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta UPV / EHUko Nekane Balluerka errektoreak eman zioten hasiera jardunaldiari. Aldiz, jardunaldiaren amaiera Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren, Markel Olano, eta Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren musika saioaren eskutik egin zen.

Jardunaldian zehar, Alemania eta Frantziako esperientziak ezagutu ahal izan ziren Formasup eta BHDW Unibertsitateen eskutik. Ondoren, Formakuntza Dualean parte hartu duten enpresa zein ikasleek beraien esperientzia eta ebaluazioak azaldu zituzten; enpresen izenean RPK eta GRUPO GISMAko tutoreak mintzatu ziren. GRUPO GISMAren kasuan Iñaki Amianok, GRUPO GISMAko zuzendari komertzialak, azaldu zuen UPV/EHU unibertsitateko Administrazio eta Zuzendaritza Graduko azken urteko ikasle batekin lanean aritzearen iritzia. Ondoren, Formakuntza Dualaren etorkizunaren inguruan UPV/EHU-ko Gipuzkoa Kanpuseko Errektore ordeak eta Lleidako Unibertsitateko Errektore ordeak egindako hausnarketak entzuteaz gain,  UPV/EHUko ikasle eta Formakuntza Dualaren programa GRUPO GISMAn garatu duen Nerea Barandiaran eta IMHko ikasle ohia den Diego Roussel esperientziak ere entzuteko aukera egon zen.

Arratsaldeko saioan Autonomia Erkidego desberdinetako komunikazioak egon ziren, esate baterako: Elgoibarko Dual Ingeniaritza Unibertsitateko Eskola (IMH), Donostiako UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Gasteizko UPV/EHU-ko Ingeniaritza Eskola.

GRUPO GISMAtik talentua lortu nahi duten enpresak animatzen ditugu Formakuntza Duala bezalako proiektuetan parte hartzera. Izan ere, batetik, ikasleei beraien trebakuntza, premia eta itxaropenetan parte hartzeko aukera eskaintzen zaie, eta bestetik, enpresaren kultura eta lan ohiturak eskuratu eta partekatzen dituzte.