943 287 501

Ba al zenekien alde handia dagoela plan estrategiko bat sortzen duten enpresen eta egiten ez dutenen artean?

Enpresa bateko plan estrategikoa, gauzatzen jakitea, eta jarraipen zuzena egitea, arrakastaren eta porrotaren arteko aldea izan daiteke. Inork ez luke basamortua zeharkatuko iparrorratzarik gabe, eta hori da plan estrategikoa enpresa batean, helmugara eta ezarritako helburuetara iristen laguntzen diguena hain zuzen.

Jarduera-plana da, eta lortu beharreko helburuak zehazten ditu, baita hauek nola loru ere. Helburuak zehaztu, antolatu eta koordinatzea lortu behar da, emaitzak ahalik eta modu eraginkorrenean, zuzenenean eta azkarrenean lortzeko. Lankide guztiak jakinaren gainean egotea da egokiena, inork norabidea galdu ez dezan.

GRUPO GISMA-n aurreko planaren balantzea egin dugu, eta harro esan dezakegu datuak benetan positiboak izan direla. Bezero eta lankide kopurua haunditu delako, proiektuak haundiagoak lortu ditugulako, baita oso lankidetza onak lortu ditugulako ere. Talde guztia burubelarri jardun da denbora horretan, eta emaitzak ezin hobeak izan direla esan dezakegu.

Une honetan, 2020, 2021 eta 2022 urteetako plan estrategikoari forma ematen ari gara. Bete-betean gaude eta urtea amaitu baino lehen dena prest izatea espero dugu, 2020 urtea indarrez hasteko.

Gure esperientziatik, plan estrategikoak ezartzen ari gara EAEko enpresetan, eta emaitzak benetan nabarmenak dira. Horrek, euskal enpresa sarea hobetzen laguntzen ari garela senti arazten digu.

Zure enpresaren plan estrategikoarekin laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta gustora landuko dizugu.

Informazio sakonagoa nahi izanez gero, deitu 943 287501 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.