Indarrean dagoen Berdintasun Legea betetzeari ekin beharko dioten enpresak asko dira, eta hau une ezin hobea da; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza eskatzeko epea irekitzear egoteaz gain, aurten laguntzen zenbatekoak haundiagoak izango dira.

Jarraian, behar duzun informazioa guztia emango dizugu:

  • Zer da zehazki diruz lagunduko dena?

2021ean, aholkularitza-enpresa homologatuen kontratazioa, hala nola GRUPO GISMA, Berdintasun-Planaren diagnostikoa, formakuntza eta diseinuan laguntza teknikoa eskaintzen dutenak.

  • Zein enpresatara dago zuzenduta diru-laguntza?

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta 10 eta 100 langile bitarteko enpresa pribatuek jaso ahal izango dute.

  • Zein dira diru-laguntza eskuratzetik at geratzen diren enpresak?

Jada Berdintasun-Plana eta diagnostikoa egin dituzten enpresak. Hau da, soilik, lehen aldiz Berdintasun-Plana ezarriko duten enpreseei biderartuta dago diru-laguntza.

  • Zein da diru-laguntzaren zenbatekoa?

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du proiektuaren kostuaren %50-a gainditu, gehienez 12.000€ izanik.

  • Zein dira eskaera aurkezteko epe eta datak?

Emakundek jakinarazi digunez, eskaerak tramitatzeko epea 2021eko martxoaren erdialde edo amaieran hasiko da eta 5 asteetan zehar bideratu ahal izango da.

 

GRUPO GISMAtik oso adi egongo gara, argitaratu bezain laister, epeen inguruan xehetasun gehiago emateko.

GRUPO GISMA Emakundek homologatutako aholkularia da, Berdintasun Planak ezartzeko. Beraz, inolako zalantzarik gabe, kontaktatu gurekin informazio gehiago jasotzeko eta gustora languduko zaitugu.

Informazio sakonagoa nahi izanez gero, deitu 943.28.75.01 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.