Zure enpresak 2022an DIAGNOSTIKOA eta BERDINTASUN-PLANA egiteko asmoa badu, dagoeneko irekita dago Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen diru-laguntzen deialdia, enpresa eta erakunde pribatuei zuzendua laguntza teknikoa ematen duten aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko hain zuzen.

Norentzat da diru-laguntza?

EAEn kokatutako enpresa eta erakunde pribatuei, 10 eta 100 pertsona bitarteko plantillarekin.

Zein dira eskabideak aurkezteko epeak eta datak?

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 30ean hasi eta 2022ko otsailaren 11n amaituko da.

 

GRUPO GISMA berdintasun-planak ezartzeko erakunde homologatua da.

Diru-laguntza honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo zure enpresan plana diagnostikatuz, diseinatuz edo eguneratuz laguntzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez.

Gustora lagunduko zaitugu. Anima zaitez telefono bidez gurekin harremanetan jartzera 943 287501 telefonora deituz edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com-era.