20240125 2023KO BALANTZEA. GORA EGITEN JARRAITZEN DUGU ZURE ENPRESA HAZTEN LAGUNTZEKO

 

Duela gutxi, urte hasierako gure bilera orokorra egin genuen, eta aurreko urteko emaitzak talde guztiarekin partekatzeko aprobetxatu genuen.

Datuen ezagutzarekin 2023an lortutakoari begiratzeak urte berriari aurre egiten laguntzen digu, erronkei zehatzago ekiteko. Balantzea egitea perspektiba hartzeko eta aukeratutako bidea eta plan estrategikoan jasotako estrategiak zuzenak diren egiaztatzeko modu indartsua da.

2023a hazten jarraitzeko urtea izan da: proiektuetan, bezeroetan, plantillan. Hala adierazten dute aurreko aldian laguntzeko plazera izan dugun 535 proiektuek. Eta Ia 100 bezero berrik bat egin dute gurekin zeuden 1.200 bezeroekin.

Gero eta proiektu gehiago iristen zaizkigu Euskadi kanpotik. Proiektu hauek, gure egitura eta teknologiari esker kudeatu ahal izaten ditugu.

Baina gure lan-harremanetan hurbiltasunaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.

2023an GRUPO GISMAren 25. urteurreneko festa ospatu genuen, gure enpresako taldeari inoiz baino balio handiagoa emateko ekitaldia. Jakin badakigulako oso garrantzitsua dela pertsonak erdigunean jartzea: gure organigramakoak, enpresarekin kolaboratzen dutenak eta gure zerbitzuekin laguntzen diegunak.

Eta horrela, pertsonez ari garela, aurreko aldiaren balantzea egitean, izen bereko gure sailaren alde egin dugun apustuak fruituak nola ematen dituen ikusi dugu.

 

Pertsonen Aholkularitza. Zure enpresako aktiborik indartsuena kudeatzen laguntzen dizugu

Erakundeetako aktiborik indartsuena zure taldea osatzen duten pertsonak direla jakinda, GRUPO GISMA Pertsonen arloa indartzen jarraitzen dugu, enpresei lagunduz pertsonak erakartzeko, inspiratzeko, antolatzeko, garatzeko, fidelizatzeko, saritzeko eta kudeatzeko prozesuak ezartzen.

Datu batzuk:

100 enpresa baino gehiagori lagundu diegu hautaketa-, estrategia-, prozesuen hobekuntza-, berrikuntza-, ezarpen- eta mantentze-prozesuekin. Sail honek hazten jarraitzen du eta dagoeneko 10 pertsonekin kontatzen du.

 

ISO arauak ezartzeko aholkularitza

Ezin dugu ahaztu gure jatorria, ISO Arauak ezartzeko aholkularitza. Zerbitzu horretan, 27 urteko esperientziak erreferente bihurtu gaitu lurraldean.

Balantzea egiten dugunean adierazleak behar ditugu, ia beti kuantitatiboak. Baina gehien hazten diren balioak metrika kualitatiboak islatzen dituztenak izan daitezen ahalegintzen gara.

ISO arauak ezartzeko gure aholkularitza-zerbitzuen kasuan, pozten gaitu jakiteak bezero diren erakundeak etengabe hobetzen lagundu dugula alderdi hauetan:

  • Irudia hobetzea
  • Ospea hobetzea
  • Produktuak edo zerbitzuak hobetzea
  • Erakunde eta enpresekin kontratuak lortzeko laguntza
  • Produktibitatea handitzea
  • Kanpoko konfiantza eta prozesuen eraginkortasuna handitzea
  • Eta merkatu berrietan sartzeko laguntza

Datu batzuk:

2023an, 426 aholkularitza-proiektu izan ditugu martxan ISO arauetan, eta 197 aholkularitza-egun eta 1.271 bisita eskaini dizkiegu enpresa bezeroei.

 

Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzea. Zure proiektuen kostua murrizten laguntzen dugu

Gure DNAn dago enpresei jasangarriagoak eta errentagarriagoak izaten laguntzea. Horregatik, duela urte batzuetatik, dirulaguntzen kudeaketa integralarekin gure bezeroei laguntzen diegu GRUPO GISMArekin egiten dituzten hobekuntza-proiektuak merkeagoak izan daitezen, horrek denbora eta ahalegin gehiago eragin ez diezaien.

Diru-laguntzen kudeaketan dugun esperientziaren ondorioz, kostu handiak murriztu dira 2023an gure bezeroen proiektu askorentzat.

Datu batzuk:

Aurten 112 laguntza-eskaera izapidetu ditugu, eta % 87 lortu da. Horrek 995.800 €-ko zenbatekoa ekarri du.

 

Gure bezeroak beti zentroan

Zalantzarik gabe, proiektu ilusionagarriz eta lorpen handiz betetako urtea izan da. Baina gure lanak enpresen hazkundean laguntzen duela ikustea aintzatespenik onena da.

2024an aurre egin nahi diegun jardunbide berriei erreparatzen diegu. Garatzen nola jarraituko eta zer berrikuntza mota egingo dugun planeatuz aurre egingo diogu estreinatu berri dugun urte honi.

Gure taldearen lana eta konpromezuari esker, baita gure kolaboratzaileen laguntzari esker, 2024 sinestezin bat izango dugula ziur gaude.

Gurekin egin nahi al duzu bidea?