Duela denbora batetik, pixkanaka aurrera pausuak ematen ari dira emakumeen eta gizonen arteko lan-eremuko berdintasunerantz, batez ere, aldaketa soziokulturalei eta beren ondorioz esparru juridikoan ezarritako neurriei esker.
Gaur egun, gero eta gehiago dira, baina ez guztiak, legez Berdintasun Plan bat ezartzera behartuta dauden enpresak.
Hala ere, garrantzitsua da ez pentsatzea Berdintasun Plana beste betebehar huts bat baino ez dela. Berdintasuna enpresaren produktibitaterako aintzat hartu beharreko faktore bat da, Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioak garatutako txostenean azaltzen duen moduan.
Emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasuna hainbat alderditan eman behar da, ez ordainsariei begira bakarrik, baita garapen profesionalari, prestakuntzari, kontziliazioari, eta abarrei dagokionean ere.
Txostenean hurrengoa azaltzen da:
Garrantzitsua da langileek ikustea emakumeen eta gizonen arteko oreka dagoela bai goragoko karguetara igotzeari eta bai erantzukizuneko eta zuzendaritzako lanpostuak betetzeari dagokienean. Horrela, pertsonen produktibitatea espezifikoki eta enpresen produktibitatea oro har handitu daitezke.
Alde batetik, langileek beren gaitasunetan oinarritutako proiekzio eta garapen profesionala erraztuko duen beraien arteko berdintasun-printzipioa dagoelako pertzepzioa izango dute. Ondorioz, motibazio handiagoa izango dute eta produktibitate handiagoa suposatuko du.
Beste aldetik, lan-ingurune justu batek lan-giro hobea bultzatuko du eta talde-lana eraginkorragoa izatea ekarriko du. Gainera, pertsonen kide direlako zentzua areagotzen lagunduko du eta, hori dela eta, konpromisoa handitu egingo da eta enpresa talentuari eusteko gai izango da.
GRUPO GISMA-n berdintasunaren kultura lantzen dugu.
Enpresa neutroa gara, hau da, gizonen eta emakumeen arteko oreka dago. Gainera, garapen profesionalerako, prestakuntzarako, kontziliaziorako eta abarrerako aukera berberak eskaintzen dira. Arduradun-lanpostuetan gizonen %50 eta emakumeen %50 daude eta soldata-desberdintasunak saihesteko ordainsari-politika bat zehaztuta dago.
GRUPO GISMA-ko lantaldeak egunero egiten du lan enpresaren berdintasunaren aldeko bere harea-pikorra emateko.