Henry Chesbrough-en arabera, berrikuntza irekiaren aitatzat jotzen dena, “enpresak beren mugetatik haratago doaz eta kanpoko erakundeekin edo profesionalekin lankidetza garatzen dute”.
Definizioan adierazten den bezala, estrategia horretan ingurunea kontuan hartzen da ideia, teknologia eta aukera berriak bilatzeko orduan. Gure inguruko erakundeak kontuan hartzeak aukera anitzak ematen dizkigu berritu ahal izateko. Barneko ideiak beti dira beharrezkoak, baina ideia horietara bakarrik mugatzen bagara, ez gara hain lehiakorrak izango eta enpresa gisa asko mugatuko gaitu.
Berrikuntza irekiarekin lan egiten duten enpresetan honako ezaugarri hauek nabarmentzen dira:
- Kanpoko ezagutza-sorgailuekin lankidetzan aritzen da.
- Barne-antolamendua da barruko taldeak kanpoko ezagutza-iturriekin konektatzeaz eta integratzeaz arduratzen dena.
Berrikuntza irekia aplikatzeko hainbat modu daude. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira nagusiki:
- Marketina: pertsona talde jakin baten informazioa lortzea.
- Informazioa bilatzea: horrela, merkatuaren beharretara hobeto egokitu daiteke.
- Talentua bilatzea: lanpostuetarako profil egokiak aurkitzea.
- Ikerketa eta garapena: kanpoko adituak izatea emaitzak lortu ahal izateko.
Erakundean berrikuntza irekia ezartzeko orduan, enpresak kanpoko erakundeekin lankidetzan aritzeko aukera aitortu behar du, eta lankidetza horren onura partekatzeko prest egon behar du.
Beste erakunde batzuekiko harremana gauzatzeko, erakundeen edo norbanakoen arteko lankidetzarako hainbat modu daude, hala nola aliantzak, unibertsitateekin ikerketa eta berrikuntza-ekosistemak.
Amaitzeko, azpimarratzekoa da berrikuntza irekiak berrikuntzaren kudeaketa aldatu duela, eta munduko enpresa askok berrikuntza-prozesuak bizkortzeko modu gisa hartu dutela, arriskua murriztuz.
Zeren zain zaude? Ezarri berrikuntza eredu ireki hau zure erakundean eta hasi lankidetzaren onurez gozatzen!
Zure erakundearen errentagarritasuna handitu nahi baduzu eta lehiakideengandik bereizi nahi baduzu berrikuntzako jardueren eta prozesuen kudeaketa eraginkor eta sistematizatuarekin, lagun zaitzakegu.
Ezagutu Berrikuntzaren Kudeaketarako Aholkularitza Zerbitzua.