2020ko urtarrilaren 28an Tolosako CALDERERIA ULINOXen, ISO 9001:2015 arauaren jarraipen auditoria egin zen, “Galdaragintza ertain eta astuneko elementuak fabrikatu, muntatu eta instalatu, eta bezeroaren plano azpiko hoditerien instalazioak “, TÜV ziurtapen erakundearekin.

Miguel Mocoroa eta Joseba Ruiz CALDERERIA ULINOX enpresaren zuzendaritzaren ordezkari gisa, TÜV-eko auditorea den Ane Arrieta eta Urko Villar, GRUPO GISMA taldeko teknikaria izan ziren bertan.

Espero bezala, CALDERERIA ULINOXek auditoria inolako arazorik gabe gainditu zuen.

GRUPO GISMA taldeak 2012az geroztik aholkatzen du CALDERERIA ULINOX. Hasiera batean ISO 9001:2008 arauaren ezarpenarekin eta mantentze lanekin, arau hori indarrean zegoen bitartean. ISO 9001:2015 arauaren bertsio berria indarrean sartu zenean, GRUPO GISMA taldeak CALDERERIA ULINOX lagundu zuen berriro ere, arau berri honetan oinarrituta, sistemaren egokitzapena egiten baita ziurtapen auditoria gainditzen ere.

Gainera, CALDERERIA ULINOX enpresak GRUPO GISMA taldearengan duen konfiantza indartu egin da; izan ere 2019 urtean UNE-EN 1090 (altzairuzko egituren CE markazioa) eta ISO 3834-2 arauak ezartzen lagundu eta urtea bukatu baino lehen arau hauen azpiko egiaztepen agiriak lortu baitzituzten.

GRUPO GISMA taldetik CALDERERIA ULINOXeri eskerrak eman nahi dizkiogu, bereziki Miguel Mocoroa eta Joseba Ruiz-eri, guregan jarritako konfiantzarengatik. Aurrerantzean ere gure bideak elkarrekin jarraitzea eta arrakastaz betetako etorkizuna izan dezagun espero dugu.

CALDERERIA ULINOX-i buruzko informazioa jasotzeko, jarraitu ondorengo lotura: www.caldereriaulinox.com

Ondorengo arauei buruzko informazio gehiago nahi izenez gero, ISO 9001, UNE-EN 1090 e ISO 3834-2, deitu gure telefono zenbakira 943 287501, emaila idatzi grupogisma@grupogisma.com edo bixita ezazu gure web gunea www.grupogisma.com