Zer da zehazki emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna?
Berdintasuna izaera, kantitate, kalitate, balio edo forma bera izateko baldintza edo kasua edo ezaugarriak partekatzea da. Hala, berdintasuna herritar guztiak bai eskubideetan eta bai betebeharretan parekatzea onartzen duen printzipioa da.
Zer berdintasun mota daude?
- Tratu-berdintasuna: egoera berdinean dauden emakumeak eta gizonak modu berean tratatuko direla bermatzen du, inolako diskriminaziorik gabe.
- Aukera-berdintasuna: emakumeen eta gizonek gizartea, lana eta abar garatzeko aukera bera izatea bermatzen du.
- Genero-berdintasuna: emakumeen ta gizonen jokabidea, nahiak eta premiak estereotipotan erori gabe aintzat hartzen ditu.
Zer desberdintasun-egoera daude?
- Soldata-arraila: emakumeek eta gizonek jasotako soldaten artean dagoen aldea ehunekotan.
- Kristalezko sabaia: emakumeek garapen profesionalean aurrera egiteko dituzten mugak (igoera, erantzukizuna).
- Bateragarritasuna: lan-bizitza bizitza pertsonalarekin, etxeko zereginekin eta familia-erantzukizunekin bateragarri egitea.
- Genero-aurreiritziak: pertsona baten gaitasunei buruz aurrez pentsatutako ideia bere sexuaren oinarrituta.
- Sexu-jazarpena: sexuan oinarritutako hitzezko edota jokabide fisiko iraingarria, batez ere, giro beldurgarria, umiliagarria edo laidogarria sortzen badu.
Nola landu behar da berdintasuna?
- Ekintza positiboak: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak edo diskriminazioa ezabatzeko hartutako neurriak.
- Zeharkakotasuna: ekintza positiboak arlo guztietatik planteatu behar dira.
Zure enpresan gako horiek kontuan hartzen direla uste duzu?
Zure enpresak Berdintasun Plana diseinatzeko eta ezartzeko laguntza behar badu, GRUPO GISMA-n modu erraz eta arinean lagunduko dizugu.
Anima zaitez 943 28 75 01 telefonora deituz edo grupogisma@grupogisma.com helbidera e-mail bat bidali ezazu.