Urteari hasiera bikaina eman diogu, izan ere, EMAKUNDEk enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan laguntza teknikoa emateko homologatutako erakunde aholkularia izendatu baigaitu. Horrek, GRUPO GISMAren bezero guztiei aukera emango die EMAKUNDEk berdintasunaren arloan Eusko Jaurlaritzak duen diru-laguntza eskatzeko.

Gure lankide batek, berdintasunean aditua, dagokion prestakuntza jaso du eta “Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako agentea” da. Beraz, dagoeneko 2 teknikari ditugu arlo horretan espezializatuak. Gainera, hirugarren lankide bat, urte honetan berdintasunean formakutza jasoko du agentea izateko.

Berdintasunean espezializatutako 3 teknikari izango dira, honek indarra haundia emango digu jasotzea espero dugun eskari guztiari erantzuteko, araua betetzeko datak oso gertu baitaude.

2020ko martxoa da funtsezko data. Ordurako, plantillan 150 langile baino gehiago dituzten enpresek plana ezarrita izan beharko dute. Urtebete geroago, 2021eko martxoan, 100 langile dituzten empresen txanda izango da, eta 2022ko martxoan, berriz, 50 langiletik gorako empresena. Kontutan eduki beharko dira data hauek, izan ere, sindikatuetatik zainduko baita berdintasun-planak betetzea, baita lan-ikuskaritzetatik ere.

Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna oraindik ere enpresa askotan nabari da eta lan asko dago egiteko aurretik.

Berdintasun-planei buruzko informazioa zabaldu nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan gurekin.

Telefonoz 943 287501 zenbakian, edo emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.