943 287 501

AFM Clusterrek Grupo Gisma-rekin batera ekitaldi bat antolatu du “Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea”-ren barruan. Aeronautikako sektorearentzat balio handieneko produktuen diseinu edo ta fabrikazioaz eta perspektiba handiko merkatu batean sartzeaz arduratuko da ekitaldia hain zuzen. Jardunaldiaren helburua, merkatuko punta-puntako arauetako bat behar bezala ezartzeko eta kudeatzeko ikuspegi praktikoa ematea izango da.

Hitzaldiaren arduraduna, Javier Hernández izango da. Gure lankidea eta gaian aditua.

Ekitaldia hornidura-katean parte hartzen duten enpresei zuzenduta dago, ekipoen diseinuan eta fabrikazioan, aireportu eta aire-lerroen funtzionamenduan, ordezko lanetan, etab., bai eta EN-9100 arauaren aurreko bertsioan dagoeneko ziurtatuta dauden enpresei ere.

EGITARAUA
12:00-12:10 Jardunaldiaren aurkezpena
12:10-12:30 Arauaren baldintzak
12:30-12:50 EN-9100 arauaren aldaketa bereziak
12:50-13:15 Adibide praktikoak enpresan
13:15-13:30 Galderak eta solasaldia

JARDUNALDIAREN INFORMAZIOA
Data: Ostirala, 2019ko azaroaren 8a – 12:00etatik 13:30etara.
Lekua: Makina Erremintaren Museoa – Azkue Auzoa, 1 – 20870 Elgoibar- Gipuzkoa
Izen-ematea: Doan

Jardunaldirako izena emateko, harremanetan jarri Lourdes Gundin-ekin: lourdes.gundin @ afm.es

Informazio sakonagoa nahi izanez gero, deitu 943 287501 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.