Zure enpresak 50 pertsona baino gehiago baditu plantillan eta Berdintasun Plana ezarrita ez badu, arau-hauste bat egiten ari da.

Enpresetan Berdintasun Plan bat ezartzeko betebeharra 2020ko martxoaren 7an hasi zen plantillan 150 pertsona baino gehiago dituzten erakundeentzat.

Urtebete geroago, 100 langile baino gehiagoko enpresentzako ere derrigortu zen.

Eta 2022ko martxoaren 7tik aurrera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiak behartuta daude beren Berdintasun Plana ezarrita izatera.

Zer gerta daiteke legea betetzen ez badut eta ikuskapen-bisita bat jasotzen badut?

Zure enpresak lan-ikuskapena jasotzen badu eta Berdintasun-Plan bat izateko betebeharra betetzen ez dela antzematen bada, arau-hauste larria edo oso larria izan daiteke, 187.515€-rainoko isun ekonomikoa ekar dezakeena.

Gainera, zigor ekonomikoez gain beste zigor batzuk ere eman daitezke; berdintasunaren arloko araua betetzen ez bada, erakundeak enplegu-programak aplikatzetik eratorritako onurak gal ditzake automatikoki eta onura horiek eskuratzeko aukera automatikoki baztertuta gera daiteke 6 hilabetez.

Beraz, zure enpresan Berdintasun Plana oraindik ezarrita ez badago eta dagoeneko 50 baino gehiago bazarete taldean, garrantzitsua da lehenbailehen horretan hastea.

 

Zure enpresan Berdintasun Plana ezartzeko laguntza behar duzu?

 

Zure enpresak Berdintasun Plana ezartzeko laguntza behar badu, modu erraz eta arinean lagunduko dizugu.

GRUPO GISMA-n Berdintasun Planak ezartzeko Emakunde-k homologatutako aholkulariak gara.

Anima zaitez gurekin harremanetan jartzen 943 28 75 01 telefonora deituz edo bidali email bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.