Honezkero, sobera dakigu, 2022ko martxotik, 50 langile baino gehiagoko enpresa guztiek berdintasun plan bat ezarrita izan behar dutela.
Ondoren, enpresetan berdintasun-planak ezartzeko orduan aurkitzen ditugun kontsultarik ohikoenei erantzungo diegu.
Zeintzuk dira Berdintasun Plana ezartzeko eman beharreko urrats orokorrak?
- Konpromisoa: Enpresako zuzendaritzak Genero Berdintasunerako Plana ezartzeko konpromisoa hartzen du.
- Negoziazio-batzordea sortzea: enpresaren ordezkaritzak eta langileen legezko ordezkaritzak osatutako negoziazio-batzordea sortzea beharrezkoa da.
- Diagnostikoa: Diagnostiko Kuantitatibo eta Kualitatibo bat egitea, datuak bilduz eta tailerrak eginez, soldata-auditoretza barne, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
- Berdintasun Plana: Diagnostikoan antzemandako ahuleziei erantzuteko eta indarguneak indartzeko ezarri beharreko neurriak definitzea.
- Ezarpena eta jarraipena: Berdintasun Planean zehaztutako helburuak eta ekintzak ezartzea eta jarraipen-plana definitzea
- Ebaluazioa: egindako ekintzen eraginaren ebaluazioa eta analisia
Nola sortu behar da Berdintasun Planerako negoziazio-batzordea?
901/2020 Errege Dekretuaren 5. artikuluan adierazten den bezala, Plana negoziatu eta adosteko ezinbestekoa da negoziazio-batzorde bat sortzea; izan ere, funtsezko baldintza da langileek, zuzenean edo zeharka, langileen legezko ordezkaritzaren bidez parte hartu ahal izatea plana egiten eta ezartzen.
Negoziazio-batzorde hori enpresaren ordezkariek eta lantoki bakoitzeko langileen legezko ordezkariek osatzen dute. Sindikatu-ordezkaritzarik ez duten enpresetan, enpresak bere jardueran ordezkaritza handiena duten sindikatuei dei egin behar die lantoki bakoitzerako.
Sozietate kooperatiboak berdintasun planak egitera behartuta daude?
Bai, baldin eta besteren konturako lan egiten duten 50 pertsona edo gehiago badituzte.
Zure enpresak Berdintasun Plana diseinatu eta ezartzeko laguntza behar badu, GRUPO GISMAn modu erraz eta arinean lagunduko dizugu.
Animatu telefonoz harremanetan jartzera 943 287501 zenbakira deituz edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.