Uztailaren 4a da: uda iristear dago eta oporretara joateko irrikitan zaude. Interneteren laguntzarekin, etxez kanpoko pasako dituzun atseden egun batzuk antolatzea oso erraza da.

Bisitatzea gustatuko litzaizkizukeen herriak pentsatzen hasten zara, toki horiei buruzko informazioa bilatzen duzu (bertara iristeko dauden aukera desberdinak, egin daitezkeen jarduerak, meteorología, jatetxeak, ostatuak…) eta orduan iristen da momenturik okerrena: dauzkazun aukeren hartean erabaki bat hartu beharra duzu. Abentura-kiderik gabe bazoaz, prozesua errazagoa da, baina pertsona gehiagorekin baldin bazoaz, ados jartzeko zailtasuna gehitzen da erabaki prozesura.

Azkenean, datak finkatzen dituzu, garraio-txartela erosten duzu, gela bat erreserbatzen duzu, garraio horretarako sarbideak planifikatzen dituzu, senideren bati txakurrarekin geratzeko eskatzen diozu eta agian bidaia-gida bat ere erosten duzu ere.

Hortik aurrera, maletan zer sartuko duzun pentsatzen hasten zara, duzun denbora nola aprobetxatu dezakezun antolatzen duzu…

Zergatik da hain garrantzitsua zure erakundean Plan Estrategiko bat izatea?

Oporretara joateko, etxe bat erosteko, etab modu natural eta oharkabe batean hori egiten badugu, zergatik ez dute enpresa askok beren etorkizunari buruzko hausnarketa formal eta integral bat egiten? Zergatik ez dute urteko kudeaketa-planik; horri dagozkion helburu, epe, ekintza, lehentasun eta abarrekin? Zergatik, “Besterik gabe” astez-aste, egin dakitena egiten jarraitzen dute, gauzak beti bezala joango direlaren esperoan (“konponduko gara”)?

Gero eta nabarmenagoa da gauzak oso azkar alda daitezkeela, munduaren beste aldean sortutako arrazoi susmaezinengatik, baina gai batzuk beti izango dira kritikoak: bezeroak, merkatua, proiektuak, kostuak, pertsonak. Hurrengo urteetan zer gertatuko den hausnartzea eta gutxi gorabeherako ideia bat egitea funtsezkoa da, orientazio gisa bada ere.

Aurreko urteetan gertatu dena aztertzeak, datu nagusien bilakaera ikusteak, lor dezakegun informazioari eta balio-ikuspegiei buelta bat emateak, konpetentzia ezagutzeak, bezeroek nahi izango dutena jakiteak… gure bideko bisioa zabaltzen lagunduko digu.

Planak egitea, ahaleginak dimentsionatzea, erabakiak hartzea eta aurrerapena berrikusi eta doitzea arriskuak murriztea da zalantzarik gabe. Enpresa bat ondo kudeatzearen gakoa egiten den hausnarketan eta planifikazioan oinarritzen da, ez da bat-batean sortzen den zerbait.

 Nola lagundu zaitzakegu?

Hori dela eta, GRUPO GISMAtik, gure ustez konponbidea non dagoen esateaz gain, dugun metodologia propioa jarraituz, soluziora ahalik eta modurik egokienean iristen lagunduko dizugu.

20210708 plan estrategikoaren garrantzia

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure Plan Estrategikoen orrira.

Zure erakundean Plan Estrategiko bat ezarri nahi baduzu, une ezin hobea da, izan ere, SPRI-k oso diru-laguntza interesgarrien bidez proiektuan zehar sortzen diren kostua murrizteko laguntzak ematen ari da. GRUPO GISMA-k kudeaketa integral egokienarekin lagunduko dizu, zure denbora eta ahalegina aurreztuz.

Informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez harremanetan gurekin inongo konpromisorik gabe, gure lantaldeak atsegin handiz lagunduko zaitu. 943.28.75.01 telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz grupogisma@grupogisma.com email kontura.