Duela aste gutxi, 50, 100 eta 150 langile baino gehiagoko enpresetan Berdintasun Plana ezartzeko derrigortasuna aipatzen genuen, data jakin batzuetatik aurrera.
Espero dugu datozen hilabeteetan enpresa asko beraien berdintasun planekin buru belarri jartzea, oraindik ere bide luzea baitago egiteko.
GRUPO GISMAN-n harrera oso ona jasotzen ari gara momentuz, eta enpresak martxan jarri direla esan dezakegu. Izan ere, abian jarri dugu Euskal Herriko enpresa batzuetan Berdintasun Plana, eta dagoeneko enpresa ugari daukagu gure laguntzarekin plana ezartzeko, bai erakunde publiko zein pribatuetan, bai sektore eta profil desberdinetan.
Zer esan nahi du horrek? Ba zorionez enpresak gai hori serio hartzen ari direla eta, pixkanaka, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errealitate bihurtzen ari dela.
Informazio sakonagoa nahi izanez gero, deitu 943 287501 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com kontura.