Eta atzera begiratzen hasten zara eta urtebete baino gehiago igaro dela dena hankaz gora jarri zenetik ikusten duzu.

Egun batetik bestera, gure egunerokotasuna, hainbeste aipatzen dugun errutina hori, erabat aldatu zen, eta berrantolatu egin behar izan genuen, gizakiak bere burua berrasmatzeko duen gaitasuna erakutsiz.

Diotenez, bizitza etengabeko aldaketa-bide bat da non pertsonok prest egon behar dugun datorrenerako, baina nork esango liguke etorriko zitzaiguna, batzuetan surrealista ere dirudiena, bizitzen ari garen erokeria guzti hau izango zela.

Gezurra esango genuke garai errazak izan direla esango bagenu. Ziurgabetasun handiko hilabeteak izan dira, eta hortaz, egokitzen jakitea funtsezko zutabea izan da oinak lurrean mantentzeko eta burua ez galtzeko.

Erlojuaren kontra, horrela bizi gara; hara eta hona ibiltzen gara, bazkaltzeko bost minutu ere izan gabe. Baina, egun batean, denbora tarte bat ez izatetik, munduko denbora guztia edukitzera pasatzen zara; abiadura moteltzen duzu eta bizi zaren errealitatetik distantzia hartzen duzu.

 

Horrela bizi nahi al dut? Denbora gehiago eskaini beharko al nioke benetan axola zaizkidan gauzei?

Eta une zehatz hori izan zen, dena aldatzearen gakoa. Hobeto esanda, GRUPO GISMA aldatu zen unea.

Gure marka errentagarri bihurtu eta indartu behar genuela erabaki genuen, sektore berrietara dibertsifikatuz eta beti pertsonen talentuaren alde eginez.

Horregatik, hilabete askotako ahaleginaren, ilusioaren, gogoaren eta, batez ere, talde-lan handiaren ondoren, espazio birtual berri bat izatea lortu dugu, garena eta sentitzen duguna argi eta garbi islatzen duelarik.

Gainera, espazio fisiko berri bat sortzeko une egokia zela pentsatu dugu, non lan egitea askoz ere zeregin dinamikoagoa eta kolaboratiboagoa izango den talde osoarentzat, dagoeneko badugun familia-barneko sentimendu hori handituz. Beraz, gure espazio birtuala berritu ez ezik, gure bulegoak ere handitu ditugu. Hemendik gonbidapena luzatzen dizuegu gu bisitatzera etor zaitezten eta gure instalazio berrituak ezagutu ditzazuen.

 

Eta hemendik aurrera, zer nahi dugu?

Gure ikuspegia zabaltzen eta erronka berriak gainditzen jarraitu nahi dugu.

Enpresak JASANGARRIAGOAK eta ERRENTAGARRIAGOAK izan daitezen laguntzen jarraitu nahi dugu.

Profesional gisa berraspatzen jarraitu nahi dugu, baina, batez ere, pertsona gisa.

Eta hori egiten saiatu gara GRUPO GISMAn, gure burua berrasmatzen, gure baloreak inoiz bistatik galdu gabe.