20230620 GENERO BERDINTASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA. ZURE TALDEA SENTSIBILIZATZEAREN GARRANTZIA GRUPO GISMA

Berdintasun Planen barruan, enpresetan genero-berdintasuna hobetzeko sartzen den neurrietako bat prestakuntza da.

Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza enpresetan eta beste erakunde batzuetan ematen diren ikastaroak dira, langile guztiak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko lan-eremuan genero-berdintasunarekin lotutako hainbat alderdiri buruz: diskriminazioa, genero-arrakalak, sexu-jazarpenaren edo generoagatiko jazarpenaren prebentzioa, etab.

Oro har, berdintasunean adituak edo enpresako berdintasun-eragileak ematen ditu genero-berdintasunari buruzko prestakuntzak.

Derrigorrezkoa al da enpresan berdintasunari buruzko prestakuntza ematea?

Derrigorrezkoa ez bada ere, enpresako tratu- eta aukera-berdintasuna hobetzeko beste neurri bat da.

Gainera, langileak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko prestakuntza funtsezkoa da Berdintasun Planeko gainerako neurriak behar bezala ezarri eta garatzen direla ziurtatzeko, eta, horrela, zehaztutako helburuak lortzen direla bermatzeko.

Berdintasunaren arloko prestakuntzaren onurak

  • Berdintasunerako Legea betetzea errazten du; izan ere, berdintasunean trebatutako eta kontzientziatutako plantilla batek errazago ezarriko eta betearaziko ditu planeko neurriak.
  • Jazarpen edo diskriminazio kasuak murrizten laguntzen du, laneko giroa hobetuz eta arrazoi horiengatiko absentismoa murriztuz.
  • Enpresaren irudia eta ospea hobetzen ditu, emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunarekiko konpromisoa erakusten baitu.
  • Enpresaren antolamendu-kultura aldatzen laguntzen du.

Nola gauzatu behar da berdintasunari buruzko prestakuntza?

Prestakuntza homologatutako genero-berdintasunerako ikastaroen bidez eman behar da, jasotako prestakuntza egiaztatzeko aukera ematen baitute. Ikastaro horiek aurrez aurre nahiz online eman daitezke.

Prestakuntzak espezifikoa izan behar du eta erakundean emaitza praktikoak sortzera bideratuta egon behar du, enpresako desberdintasunekin amaitzen eraginkortasunez laguntzeko.

Nola bideratzen dira berdintasuneko prestakuntzak GRUPO GISMAn?

Berdintasunari buruzko prestakuntza bat egiten dugunean, enpresara egokitzen dugu, haren Berdintasun Plana kontuan hartuta. Planaren helburuak zein diren jakinda eta definitutako ekintza nagusiak ezagututa, prestakuntzaren edukia egokitzen dugu, enpresaren beharretara egokitzen dela bermatzeko.

Enpresan berdintasunaren oinarriak ondo definitzeko, lehenengo urratsak langileak sentsibilizatzea izan behar da. Pertsona guztiek oinarri sendoak eta berdinak izan behar dituzte; hau da, paradigma beretik ulertu behar dute berdintasuna.

Genero-berdintasunaren arloko prestakuntzaren garrantzia dela eta, beharrezkoa da prestakuntza hori erakundeko maila guztietan ematea.

Lehenik eta behin, zuzendaritza-batzordea prestatzen hasten gara, hurak sustatu eta landu behar baitu berdintasuna. Enpresak berdintasunean sinetsi behar du; horregatik, beti saiatzen gara lehen prestakuntzak berdintasunaren esparrua erakundearen kulturaren eta DNAren barruan txertatzeko izan daitezen. Zuzendaritza-batzordea prestatu ondoren, hurrengo urratsa arduradunak prestatzea da, eta, azkenik, gainerako langileak prestatzea.

Pixkanaka prestatzen da enpresa goitik behera, arduradunek eredu izan behar baitute langile guztientzat. Pertsona horiek berdintasunean sinesten badute, baina egunerokoan ez badute hori frogatzen, gainerakoek ez dituzte beren urratsak jarraituko.

 

GRUPO GISMAn badakigu zein garrantzitsua den berdintasuna kudeaketa korporatiboan, eta egunero lan egiten dugu lan-ingurune bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak izateko.

Zure enpresak Berdintasun Planarekin edo Kontziliazio Planarekin laguntza behar badu, gure talde espezializatuak modu erraz eta arinean lagunduko dizu.