Duela gutxi, Gipuzkoako Foru Aldundiak “Kalitatezko Enplegua” laguntzen deialdia argitaratu du, Gipuzkoako enpresa-sarean enpleguaren kalitatea hobetzea helburu duena.

Aldundiaren 4 milioi euroko dirulaguntzaren barruan, GRUPO GISMAk bereziki interesgarritzat jotzen ditugun 2 ildo daude:

2. Ildoa. LANTOKI ERALDATZAILEAK PROGRAMA

Programa hau PERTSONEI zuzenduta dago, eta bere helburu nagusia lantoki eraldatzaileak, jasangarriak eta pertsonekiko eta lurraldearekiko konpromisoa dutenak garatzea da, ekosistema eta antolakuntza-inguruneak sustatuz, dagokien alderdi guztien (pertsonak, enpresa eta lurraldea) inplikazio erantzunkidea eta partekatua integratuko dutenak.

5. Ildoa. BERDINTASUNA ETA KONTZILIAZIO ERANTZUNKIDEA PROGRAMA

Programa honen helburua emakumeen eta gizonen arteko BERDINTASUNA eta KONTZILIAZIO ERANTZUKIDEA integratzea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra erraztuko duten eta enpresetan berdintasun hori lortzeko oztopoak ezabatuko dituzten baldintzak sustatuz.

Bi programa horietan, DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN ZENBATEKOA kostu hautagarrien % 75era artekoa da, eta LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA 2023ko otsailaren 13an hasi zen eta martxoaren 21ean amaituko da.

Dirulaguntza honi buruzko informazio gehiago jaso nahi al duzu?

GRUPO GISMAn adituak gara Pertsonen Estrategian zein Berdintasunean. Gainera, dirulaguntzetan espezializatutako gure sailak zure helburua lortzeko irtenbiderik onena bilatzen lagunduko dizu.

Laguntza honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Pozik lagunduko dizugu. Anima zaitez 943 287501 telefonora deituz edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.