Gure ikaskuntza-prozesuan garatutako automatismoengatik, orain dela gutxi arteko ohitura orokorragatik edo kontzientziazio faltagatik dela ere, pertsonak hizkuntza kutsu diskriminatzailearekin erabil dezakete.
Batzuetan, pertsonak ez gara ohartzen hizkuntzaz egiten ari garen erabilera diskriminatzailea dela. Askotan, nahita ere ez da izaten. Beharbada, beti entzun dugu hitz egiten eta, beraz, horrela hitz egin dugu, geure buruari gure hitz egiteko modua zenbateraino berdintasunezkoa den edo ez zalantzan jarri gabe.
Sustantiboetan, izenordainetan eta adjektiboetan maskulino generikoak erabiltzea (taldean emakumeak dauden alde batera utzita), genero baterako eta besterako konnotazio desberdina duten hitzak erabiltzea (itxurazko dualak) eta genero-estereotipoak erabiltzea (hainbat alderditan) oso zabalduta daude. Izan ere, litekeena da, horien existentziaz eta diskriminazioaz jabetuta ere, oraindik pixka bat kostatzea etengabeko hizkuntza inklusiboa mantentzea modu natural eta arin batean.
Hala ere, pixkanaka, xehetasun txikiak zuzendu eta gure komunikazioan ohitura berriak har daitezke. Gure hizkuntzak baliabide ugari ditu gramatikari eta hiztegiari dagokionez, eta horiek erabil ditzakegu gure hizkuntza neutroa den, emakumean eta gizonak ikusarazten dituen eta estereotipoak saihesten dituen hizkuntza batera egokitzeko. Izan ere, hizkuntza bera ez da diskriminatzailea edo inklusiboa, gutariko bakoitzak ematen dion erabilera baizik.
Zer egin dezakegu gure hizkuntza inklusiboa izan dadin?
Euskara berez genero-ikusgarritasunaren aldetik inklusiboa den hizkuntza bat da, baina ez da hala beste hizkuntza batzuetan. Adibidez, gaztelaniaz hitz egiten dugunean, kontuz ibili behar dugu maskulino orokorrik edo genero estereotiporik (batzuetan lanbideei loturikoak) ez erabiltzeko eta, horren ordez, ezaugarri jakin batzuk dituen pertsona-talde bati erreferentzia egiten dioten izen neutro edo kolektiboak erabili, “pertsona” hitza neutraltasuna emateko erabili edo hitza bi generoetan adierazi dezakegu.
Hasieran kosta egin daiteke, baina denborarekin automatikoki ateratzen da, behartu gabe edo aurrez pentsatu gabe,
Eta zure enpresan, erabiltzen al da jada hizkuntza inklusiboa komunikazio korporatiboetan?