Zure enpresa industria-sektorekoa bada eta eta Elektronikaren, Informazioaren edo ta Komunikazioen Teknologiak (TEIC) sartzeko asmoa badu, adi egon, INDUSTRIA DIGITALA 2020 laguntza eskatzeko epea ireki berri baita.
Diru-laguntza honen helburua euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketa aurreratuko ereduaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz.
- Zein enpresari dago zuzenduta INDUSTRIA DIGITALA 2020?
Euskal Herriko enpresak. Industria-sektorekoak, produktu edo prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, industria-sektoreko enpresei lotuak edo industria-produktuak diseinatu eta muntatzeko lanak egiten dituztenak, eta bestalde, JEGZa (jarduera ekonomikoen gaineko zerga) hautagaien artean izatea ere beharrezkoa da.
- Zein dira INDUSTRIA DIGITALA 2020ko eskaerak aurkezteko epeak?
Epea apirilaren 2an hasi eta 2020ko irailaren 25ean amaituko da.
- Nolako proiektuak lagunduko dira diruz?
Aukera zabala da, eta diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak zein motatakoak diren zehazteko, esteka hau kontsulta daiteke: https://bit.ly/InfoIndustriaDigitala2020SPRI
- Zein dira enpresa mota bakoitzerako diru-laguntza jaso dezaketen kostuak?
Mikroenpresa eta enpresa txikientzako dirulaguntza % 50ekoa izango da. Enpresa ertainak: % 35. Eta enpresa handientzat % 25.
Gainera, enpresak BIKAIN ziurtagiria badu edo Berdintasun Plana ezarrita badu, diru-laguntza %5ean handituko da.
Aurten 2 BERRIKUNTZA GARRANTZITSU daude aurreko edizioekin alderatuta:
Alde batetik, TELELANA diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen artean sartu da, COVID-19 delakoaren ondorioz, horrela lan egin behar izan duten enpresa guztiei laguntzeko. Bestalde, BERDINTASUN PLANA ezarrita duten enpresen kasuan, diru-laguntza %5ean handituko da.
Nabarmentzekoa da GRUPO GISMA-k tresna informatikoen familia zabal bat daukagula, enpresen kudeaketa-arloekin zerikusia duten tresna informatikoez osatua, elkarren artean integragarriak eta INDUSTRIA DIGITALA programaren bidez diruz lagundu daitezkeenak.
Gainera, esperientzia handia dugu INDUSTRIA DIGITALA diru-laguntza kudeatzen. Laguntza honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo zalantzarik baduzu, atsegin handiz lagunduko dizugu.
Gurekin kontaktatu dezakezu 943.28.75.01 zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera bidaliz.