Zure enpresa industria-sektorekoa bada eta urte honetan Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) txertatzeko asmoa badu, hauxe da unea, INDUSTRIA DIGITALA 2023 laguntza eskatzeko epea ireki berri baita.

Dirulaguntza honen helburua euskal industria-enpresen lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketa aurreratuko ereduaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz.

Zein enpresari zuzenduta daude dirulaguntza hauek?

Jarduera industrialak eta/edo lotutako zerbitzuak dituzten euskal enpresei.

Zein dira eskaerak aurkezteko epeak eta datak?

2023ko martxoaren 14tik azaroaren 6ra arte.

Nolako proiektuak lagunduko dira diruz?

Aukera zabala da, eta dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak zein motatakoak diren zehazteko, esteka hau kontsulta daiteke: https://www.spri.eus/laguntzak/industria-digitala/.

Zeintzuk dira enpresa mota bakoitzerako diruz lagundu daitezkeen kostuak?

Laguntzak 18.000 € artekoak dira.

– Mikroenpresa eta enpresa txikientzako dirulaguntza % 50ekoa izango da. Ertainen kasuan, % 35. Eta enpresa handientzat % 25.

– Gainera, enpresak Euskarako ziurtagiria badu, Berdintasun Plana ezarrita badu edo euskarazko softwarea badu, diru-laguntza %5ean handituko da.

 

Nabarmentzekoa da GRUPO GISMAn enpresen kudeaketa-arloekin lotutako tresna informatikoen familia zabal bat daukagula, elkarren artean integratu daitezkeenak eta INDUSTRIA DIGITALA programaren bidez diruz lagundu daitezkeenak.

Gainera, esperientzia handia dugu INDUSTRIA DIGITALA dirulaguntza kudeatzen. Laguntza honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo zalantzarik baduzu, atsegin handiz lagunduko dizugu.

Gurekin kontaktatu dezakezu 943.28.75.01 zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera bidaliz.