Zure enpresak produktibitatea, kalitatea edo zerbitzua hobetu behar dituela uste baduzu, esan liteke lehiakortasuna hobetzea dela behar duzuna. Eta lehiakortasuna hobetzeko, lehenik eta behin enpresaren oinarriak hobetzen hasi behar da. Hau da, enpresaren kudeaketa hobetu behar da.

Orain une egokia da, izan ere, INNOBIDEAK KUDEABIDE 2020 diru laguntzak eskatzeko epea ireki berri da.

Zer da INNOBIDEAK KUDEABIDE 2020?

Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, 3 foru-aldundien eta Euskaliten programa da. Bertan, EAEko industria enpresei zuzendutako diru laguntzak eskaintzen dira 2020rako. Kanpoko enpresen laguntzarekin kudeaketa hobetu nahi dutenak.

Zertarako da diru laguntza?

Kudeaketa hobetzeko proiektuaren esparruan jarduerak egiteko kanpoko enpresei kontratazio kostuei aurre egiteko da.

Zein da diru laguntza honen helburua?

Euskal enpresa industrialen lehiakortasuna hobetzea da helburua. Kudeaketa aurreratuko ereduaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzearen eta ezartzearen bidez.

Zein enpresatan dago zuzenduta INNOBIDEAK KUDEABIDE 2020 diru laguntza?

Laguntza hori EAEko industria enpresei zuzenduta dago. 5 langiletik gorako plantila duten enpresentzat.

Zein dira eskaerak aurkezteko epeak?

Epea martxoan zabaldu da eta 2020ko Irailaren 24ean amaituko da.

GRUPO GISMAn esperientzia handia daukagu INNOBIDEAK KUDEABIDE diru laguntza kudeatzen. Diru laguntza honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo edozein zalantza izanezgero, kontaktatu gurekin lasai asko.

Telefonoz 943.28.75.01 zenbakira deitu dezakezu, edo email bat bidali grupogisma@grupogisma.com helbidera.