20240111 ISO ARAUEI BURUZKO 10 GALDERA ETA ERANTZUN OHIKOENAK GRUPO GISMA

Enpresa baten tamaina eta sektorea edozein dela ere, ISO arauek kudeaketa antolatu eta hobetzeko estandarrak betetzen ari direla ziurtatzen dute.

Gure talde teknikoak gure bezeroengandik jasotzen dituen ohiko galderak

ISO arauak nahitaezkoak al dira?

ISO arauak ez dira nahitaezkoak, baina kontuan izan behar da enpresa batzuk behartuta egon daitezkeela, dagokien sektorearen edo garatzen duten jardueraren arabera. Eta arau batzuk nahitaezkoak izan daitezke enpresak Administrazio Publikoarekin kontratuak baditu edo nazioarteko merkatu jakin batzuetan lan egin ahal izateko.

Zein enpresa motatan dira baliozkoak ISO arauak?

ISO arauak edozein enpresa motatan ezar daitezke, haien tamaina eta jarduera-sektorea edozein izanda ere.

Zeintzuk dira enpresetan gehien ezartzen diren ISO arauak?

ISO 9001 Kalitatea Kudeatzeko Sistema

ISO 14001 Ingurumena Kudeatzeko Sistema

ISO 45001 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema

Sektore jakin batzuetarako ISO arau espezifikorik ba al dago?

Bai. sektore jakin batzuetarako ISO arau espezifikoak daude, hala nola aeronautikarako, trenbideetarako, farmazietarako, automobilgintzarako edo salgaien garraiorako, eta askotan nahitaezkoa da ziurtatuta egotea.

ISO Arauek herrialde guztietan balio dute?

ISO arauak nazioartekoak dira, baina kontuan hartu behar dira herrialde bakoitzeko egokitzapenak.

Nola lortzen da ISO arau baten ziurtagiria?

Araua ezarri ondoren, enpresak ziurtapen-prozesu bat bete beharko du, eta prozesu horretan arauak eskatzen dituen baldintza guztiak gainditu beharko ditu, dagokion ziurtagiria lortu ahal izateko. Ondorengo albiste honetan, “Nola gainditu arrakastaz ISO arauen auditoria bat. Konfiantzazko aholkularitza-enpresa bat izatearen garrantzia” ziurtapen-prozesua zehazten dugu.

Zenbat denbora behar da ISO arau bat ezartzeko?

Batzuetan, prozesua hilabete gutxitan egin daiteke, edo denboran gehiago luzatu. Hainbat faktoreren mende dago: enpresan dagoen plangintza eta antolamendua, aldez aurreko ezagutzarik duen, erakundearen egitura, taldearen inplikazioa, enpresaren tamaina, etab.

Hau da, ezarpen-denbora enpresaren egoeraren eta beharren araberakoa da.

Nola jakin dezaket zein ISO arau den egokiena nire enpresarentzat?

Hainbat faktore hartu behar dira kontuan, hala nola tamaina, sektorea, lege-eskakizunak, enpresaren estrategia eta lortu nahi diren helburuak.

Zenbat denborarako balio dute ISO arauek?

Orokorrean hiru urterako balio dute, betiere urteko jarraipen-prozesuak egiten eta gainditzen badira.

Zeintzuk dira ISO arauen onurak?

ISO Arauak ezartzeak onura ugari eskaintzen dizkie enpresei, besteak beste, irudia hobetzea, ospea hobetzea, produktuak edo zerbitzuak hobetzea, erakunde eta enpresekin kontratuak lortzeko laguntza, produktibitatea handitzea, etengabeko hobekuntzarekin laguntzea, kanpoko konfiantza eta prozesuen eraginkortasuna handitzea, eta merkatu berrietara sartzeko laguntza.

Zure enpresak zer arau behar dituen jakiteko laguntza behar baduzu, gure talde teknikoak lagunduko zaitu.

Gure webguneko bilatzailean landu ohi ditugun ISO arau guztiak kontsulta ditzakezu: https://grupogisma.com.