Aste honetako albistea Nafarroako Olazagutiako KALPE bezeroan otsailaren 11ean egindako auditoriari buruz da.

KALPEn galdaragintza astuneko lanak egiten dituzte, baita soldadura, garabi eta galdaketako piezen errekuperazioan espezializatuta daude ere.

8 urte baino gehiago daramate gurekin lanean. GRUPO GISMAk bere kudeaketa-sistemekin laguntzen die aholkulari bezela. Izan ere, kaliltate ISO 9001 araua ez ezik, EN 1090 EXC-3 eta UNE EN 15085-CL1 arauen azpiko egiaztepen agiriak lortu baitzituzten. Baita material metalikoen fusioa dela-eta soldatzeko kalitate agiria lortu ere: UNE EN ISO 3834-2.

Oraingo honetan, UNE-EN-ISO 9001:2015 arauaren araberako kalitatea kudeatzeko sistemaren jarraipena egin da, Lloyd ‘s Register erakunde ziurtatzailearen eskutik.

Auditorian, KALPEko bazkide diren Gotzon Arrieta eta Aitor Ulanga, eta bertako sistemaren arduradun diren Iker Zubillaga eta Maria Esteban. Bestalde, Javier Hernández GRUPO GISMA taldeko aholkularia bezala, eta Jose Maria Lorda Lloyd ‘s Register konpainia ziurtatzailearen auditore bezala.

Auditoria arrakastaz gainditu dute, noski. Kudeaketa estrategikoko, komertzialeko, produkzioko eta hobekuntzako prozesuak ikuskatu dira, eta, 2019. urtean martxan jarritako aplikazioaren bidez, eskaerak kontrolatzeko barne-hobekuntza nabarmendu du auditoreak.

GRUPO GISMAtik eskerrak eman nahi dizkiogu KALPEri 8 urte hauetan guregan jarritako konfiantzarengatik, eta pozik egongo gara lortu nahi dituzten ziurtagiri guztiekin laguntza eta babesa emanez.

KALPE-ri buruzko informazioa jasotzeko, jarraitu ondorengo lotura: www.kalpe.es

Ondorengo arauei buruzko informazio gehiago nahi izenez gero, ISO 9001, EN 1090 EXC-3, UNE EN 15085-CL1, UNE EN ISO 3834-2, deitu gure telefono zenbakira 943 287501, emaila idatzi grupogisma@grupogisma.com edo bixita ezazu gure web gunea www.grupogisma.com