KIT DIGITALA enpresa txiki eta ertain guztiei zein autonomoei digitalizatzen eta bere markak enpresa-arlo berri honetan integratzen laguntzera zuzendutako dirulaguntza bat da.
Next Generation Funtsen barruan dagoen plan bat da eta dagoeneko 3.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa bideratzen ari da milioi bat ETE eta autonomoen hazkundea eta garapena bultzatzeko.
Deialdi guztientzako (1.a, 2.a eta 3.a) eskaera egiteko epea 2024ko abenduaren 31ko 11:00ak arte luzatu da. Beraz, enpresa eta pertsona hartzaileek oraindik ere beren negozioan irtenbide digitalak ezartzeko dirulaguntza jaso dezakete.
Norentzat da KIT DIGITAL laguntza?
Edozein sektore edo negozio motatako enpresa txiki, mikroenpresa eta autonomoei, beti ere, gutxieneko baldintza hauek betetzen badituzte:
- Enpresa txikitzat edo mikroenpresatzat hartzea
- Bi urteko antzinatasuna izatea
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
- Minimis laguntzen muga ez gainditzea
Zein dira dirulaguntzaren zenbatekoak?
- 1 eta 2 langile arteko mikroenpresak eta autonomoak >> 2.000€ arte
- 3 eta 9 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak >> 6.000€ arte
- 10 eta 49 langile areko enpresa txiki eta ertainak >> 12.000€ arte
Zein zerbitzu eskaintzen ditu GRUPO GISMA-k enpresak digitalizatzeko?
1. PROZESUEN KUDEAKETA
- Proiektuak: aurrekontuen kontrola, kostuak, zenbatespenak, baliabideen optimizazioa, etab.
- Inbentarioa: aurreikuspena, stock-mailak, bidalketak, banaketak, itzulketak eta baliogabetzeak, etab.
- Giza baliabideak: giza baliabideen kudeaketa.
- Logistika: flotak eta ibilbideak kudeatzea, besteak beste.
2. BI ETA ANALITIKA
- Datuak eta datu-base batzuekin integratzea: beste datu-base batzuetara sarrera eta azaldutako datuekin konparazioak egiteko aukera.
- Datu egituratu eta bisualen panelak sortzea: datu-panel pertsonalizatuak, datu garrantzitsuekin eta bistaratzeko modu desberdinekin.
- Datuen esportazioa: datuak irudietara edo Excel-eko dokumentuetara esportatzeko aukera, normalean erabiltzen diren programekin sinergiak eta bateragarritasunak sortuz.
3. ZIBERSEGURTASUNA
- Posta segurua (Antispam, Antiphising)
- Mehatxuak aztertzea eta antzematea
4. BEZEROEN KUDEAKETA
- Berezoen kudeaketa, potentzialen kudeaketa, aukeren kudeaketa, ekintzak edo zeregin komertzialak, reporting-a, plangintza eta jarraipen komertziala, alertak, dokumentu-kudeaketa, responsive diseinua eta plataforma berriekin integrazioa.
GRUPO GISMA-n Agente Digitalizatzaileak gara eta gure diru-laguntzen sailak zure enpresaren behar digitalak eskatzeko eta ezartzeko prozesu osoan lagunduko dizu, zure sektorea edozein dela ere.
Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko KIT DIGITAL-ari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edo arlo horretan lagundu zaitzagun nahi baduzu. Gustura lagunduko zaitugu. Anima zaitez 943 28 75 01 telefonora deituz edo email bat bidali ezazu grupogisma@grupogisma.com helbidera.