GRUPO GISMA Kontzilia Komunitatearen parte da jada

GRUPO GISMAn badakigu, enpresetan kontziliazioa errazten denean, langileen inplikazio handiagoa eta emaitza hobeak lortzen direla.

Beste erakunde batzuei Kontziliazio Plana ezartzen laguntzeaz gain, egunero lan egiten dugu gure plantillan bertan kontziliazio baldintzak hobetzeko.

Eta bizitza pertsonalaren, familia-bizitzaren eta lan-bizitzaren kontziliazio erantzukidearen arloan aurrera egiten jarraitzeko hartu genuen neurrietako bat Kontzilia Komunitatearekin bat egitea izan zen.

Kontzilia Komunitatea, hausnarketarako eta hobekuntzarako gunea

Kontzilia Komunitatea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatua, ezagutza partekatuko gune bat da. Bertan, diagnostiko bat eta Kontziliazio Plan bat duten enpresa batzuk sarean lan egiten dute, beren taldearen kontziliazio-baldintzak nola hobetu hausnartzeko.

Komunitateak baliabide hauek ditu:

  • WEB GUNE PROPIOA, elkarrekin erlazionatzeko eta materialak eta esperientziak partekatzeko
  • BANAKAKO ARRETA ZERBITZUA (TEL. ETA ONLINE), enpresei kontziliazio-neurriak ezartzen laguntzeko.
  • TALDE-TOPAKETAK, ezagutza eta esperientziak partekatzeko, jardunbide egokien adibideak ezagutzeko, erronkak eta zailtasunak planteatzeko, sinergiak ezartzeko, etab.
  • INFORMAZIOA eta PRESTAKUNTZA, kontziliazio erantzunkidearekin eta enpresa-intereseko beste arlo batzuekin lotutakoa: telelana, malgutasuna, plantillen adinaren kudeaketa, etab.

Kontziliazio Plana enpresetan

Lan arloko Erantzukidetasun Ekintzen Plana enpresaren eta plantillaren arteko erantzukidetasunean oinarritzen da, elkarrekiko beharrak konpontzeko borondatetik eta konpromisotik abiatuta; ekoizpenekoak, enpresaren kasuan, eta pertsonalak eta familiakoak, langileen kasuan.

Kontziliazio Plana langileen bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea sustatzeko enpresak dituen neurriak biltzen dituen dokumentua da.

Kontziliazio Planak konpentsazio integraleko sistema bultzatzen du, eta balio handiagoa ematen dio pertsonen ongizateari eta enpresaren iraunkortasunari.

Kontziliazio-neurriak hartzeak hainbat onura dakarzkio erakundeari:

  • Produktibitatea handitzen du.
  • Talentua erakartzea eta atxikitzea bultzatzen du.
  • Enpresaren irudia hobetzen du.
  • Pertsonen inplikazioa eta konpromisoa areagotzen ditu.
  • Pertsonen txandaketa eta kostua murrizten ditu.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen du.

 

GRUPO GISMAn kontzeptu hauen alde egiten dugu, eta enpresa gisa praktikan jartzen ditugu gure taldearen ongizateaz arduratzen garelako, pertsonak baitira gure erakundeko aktiborik garrantzitsuena.