Kontziliazio Erantzukideko Plana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egin ahal izateko enpresak langile guztien eskura jarritako neurriak biltzen dituen dokumentua da. Konpentsazio integraleko sistema bultzatzen du eta pertsonen ongizateari eta enpresaren iraunkortasunari balio handiagoa ematen dio.
Lehenik eta behin, helburua enpresaren egungo egoera identifikatzeko diagnostiko bat egitea da. Horretarako, informazioa bildu eta barne-eztabaida egingo da. Azkenik, emaitzetan oinarrituta, Kontziliazio Erantzukideko Planean sartuko diren hobekuntza-proposamenak egingo dira.
Norberaren eta familiaren bizitza uztartzeko arazoek eragin negatiboa dute enpresetan; izan ere, langileen osasun-arazoak, motibaziorik eza, absentismoa, talentu-ihesa eta abar eragin ohi dituzte eta, horrek, erakundearengan zuzenean eragina du. Baina Kontziliazio Plan bat modu egokian garatzen bada, enpresak onura ugari lortzen ditu:
- Eraginkortasuna handitzen da
- Talentua erakarri eta atxikitzen da
- Enpresaren irudia hobetzen da
- Pertsonen inplikazioa eta konpromisoa areagotzen dira
- Pertsonen txandaketa eta kostua murrizten dira
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen da
Enpresan Kontziliazio Planaren ezarpenerako 5 urratsak
Kontziliazio Plana ezartzeko 5 urrats jarraitu behar dira. Prozesua Eusko Jaurlaritzako Berdintasun eta Gizarte Politiketako Saileko “KONTZILIA”-k proposatutako metodologiaren arabera egiten da.
- Zuzendaritzaren konpromisoa. Enpresako Zuzendaritzak Kontziliazio Plan bat egitea erabakitzen du, eta konpromiso-dokumentu bat idazten du adosten diren neurriak modu eraginkor eta errealean ezartzeko.
- Konpromisoaren jakinarazpena. Zuzendaritzak kontziliazio erantzukidea sustatzeko konpromisoa jakinarazten eta Kontziliazio Plan bat egiteko prozesua hasteko borondatea azaltzen die langileei.
- Lantaldea sortu eta prestatu. Lantalde bat sortzen da prozesua diseinatzeko eta gidatzeko. Lantaldearen funtzionamendu egokia bermatzeko, lantaldea osatzen duten pertsona guztiei prestakuntza ematen zaie familia eta lana uztartzeari eta denboraren plangintzari eta antolaketari buruz.
- Kontziliazio diagnostikoa egitea. Lantaldeak erakundearen benetako uztartze-beharrak aztertzen ditu, ikerketa-teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak konbinatuz:
- Plangintza
- Informazio bilketa
- Informazioaren azterketa
- Baterakuntza
- Diagnosi-txostena
- Komunikazioa
- Kontziliazio plana garatzea. Diagnostikoa egin ondoren, eta horren emaitzetan oinarrituta, lantaldeak Kontziliazio Planaren edukia idatzi du, bost ildo estrategiko hauei jarraituz:
- Estrategia eta antolaketa
- Neurri erantzunkideak
- Kontziliazioa errazteko neurriak
- Komunikazioa eta hedapena
- Jarraipena eta hobekuntza
GRUPO GISMAn Kontziliazioan zein emakumeen eta gizonen arteko Tratu- eta Aukera-Berdintasunean espezializatutako aholkularitza eskaintzen dugu. Zure enpresan Kontziliazio Erantzukidearen Plan bat ezarri nahi baduzu, GRUPO GISMAn lagundu zaitzakegu.
Animatu telefonoz harremanetan jartzera 943 287501 zenbakira deituz edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.