GRUPO GISMA-ren portaera nagusietako bat beti ikuspegi baikorra izatea izan da, eta orain ez da gutxiago izango.

Argi daukagu bizi dugun osasun-krisi honetatik indartuta ateratzeko, lan gehiago egin beharko dugula, bai barrukiko eta gure bezeroekiko ere. Egoera hau, modu eraginkorrean kudeatzen ari garen ezbehar bat da.

Zure sekretua zein den jakin nahi al dezu? PLAN ESTRATEGIKOA.

GRUPO GISMA-n, hiru urterako gure PLAN ESTRATEGIKOA lantzen dugu. Aurtengo urtarrilean, hain zuzen, “2020-21-22 Plan Estrategikoa” aurkeztu zitzaien langile guztiei. Izan ere, ezinbestekoa da talde osoak enpresa norantz doan jakitea, guztiek norabide berean arraun egin dezaten.

Egungo egoerak gure Plan Estrategikoa aldatzera behartu gaitu, edo, hobeto esanda, egokitzera, baina gure taldearen lankidetzari, malgutasunari eta adoreari esker, hori lortzen ari gara.

Gainera, oso kontuan hartzen ditugu enpresaren BALIOAK: Moldagarritasuna, Hurbiltasuna, Erantzukizuna eta Lankidetza.

Egoera honi jarrera positiboarekin aurre egiteko balio digute, sentitzen ditugulako, gureak egiten ditugulako eta kanporantz transmititzen ditugulako.

Izan ere, moldagarritasuna funtsezkoa izan da gure bezero bakoitzaren beharrei eta egoerei erantzuteko.

PLAN ESTRATEGIKO on bat prestatzea zeregin aberasgarria da, eta uste dugu ezinbestekoa dela hura izatea eta bikaintasunez gauzatzea, enpresaren jarraipena ziurtatuta egon dadin.

Azken urteotan, bezeroei Plan Estrategikoak sortzen lagundu diegu, ADITUAK GARA, eta gure zerbitzuen bizkarrezurrean sartu dugu, ISO Arauekin eta Produkzio Hobekuntzarekin batera.

Beraz, zure enpresan Plan Estrategikoarekin laguntzea nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Badakigu nola egin.

Telefonoz deitu 943.28.75.01 zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera, eta gustura lagunduko zaitugu.