EAEko enpresei laguntzeko, hiru Foru-Aldundiak koordinatu dira, Euskaliten parte-hartzearekin batera, KUDEABIDE 2023 programaren deialdia abiarazteko.

Dirulaguntza honen helburua euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz.

Programak ematen dituen dirulaguntzak eskuratzeko, hasierako doako kontraste bat eskatu behar zaio Euskaliti. Kontraste horretan, enpresaren kudeaketari buruzko konparazio bat egin behar da, lehiakortasuna hobetzeko erabakiak hartzeko, Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak aztertzen dituena).

Nori zuzenduta dago dirulaguntza hau?

5 eta 49 langile bitartean dituzten euskal enpresei, Euskaliten Kontrastea dutenak eta industria-jarduerak edo lotutakoak egiten dituztenak.

Zeintzuk dira KUDEABIDE dirulaguntzaren kostu subentzionagarriak?

Gutxieneko dirulaguntza: 1.500 €

Dirulaguntzaren muga: 7.200 € (gehienez proiektuaren % 60)

Zein dira eskabideak aurkezteko epeak eta datak?

ARABA: 2023ko irailaren 29ra arte.

GIPUZKOA: 2023ko irailaren 14ra arte.

BIZKAIA: Laster irekiko da epea.

 

Beraz, zure erakundeak urte honetan kudeaketa hobetzeko proiektu bati ekiteko asmoa badu, une ezin hobea da hau martxan jartzeko.

Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, dirulaguntza honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu edo arlo horretan laguntzea nahi baduzu.

Pozik lagunduko dizugu. Anima zaitez 943 28 75 01 telefonora deituz edo gure webguneko formularioaren bidez idatziz.