Urtarrileko CIS inkestaren argitalpenaren titularrak gizonen % 44a feminismoaren aurrerapenengatik diskriminatuta daudela adierazi zuen. Baieztapen hori bizitza pertsonalaren eremura bakarrik zuzenduta dagoela pentsa genezake, baina geure burua engainatzea litzateke.

Erakundeak pertsonek osatutako gizarte-testuinguruak dira, eta helburu pertsonal asko eta askotarikoak lortzeko bitarteko bat dira pertsonentzat. Erakundeko pertsonen arteko harremanetan eragina dute pertsona horiek dituzten sinesmenek eta balioek eta horiek adierazteko moduek.

Horren aurrean, inkesta bera sakonago irakurri eta beste irakurketa bat egin nahi izan dugu, eta ondorengoa jakitea gustatu zaigu:

  • Inkestari erantzun dioten gizonen % 96ak berdintasuna gizarte justu batean ezinbestekoa dela uste du.
  • Gizonen % 87,8k beste gizon batzuen jokabide matxistak gaitzetsi behar direla uste du.
  • Gizonen % 74,2k berdintasuna lortzeko beraiek direla beharrezkoak uste du.

 

Enpresa batek sustatzen dituen balioak eta sinesmenak epe luzera arrakasta izateko funtsezkoak direla gogoratu behar dugu. Beraz, sinesmen positiboen sistema batek langileen moralean eragiten du, gizon zein emakume, sormena eta berrikuntza sustatzen ditu eta enpresa-kultura osasungarria eraikitzen du.

Hori horrela izanik, enpresetan askotan aktibatu den prozesu bati heldu behar diogu, aldaketaren kudeaketari, beti bezala, onartzea gehien kostatzen zaien kolektiboei laguntza berezia emanez. Berdintasunezko erakundeetarantz goaz, eta kontzientziazioa eta trebakuntza sustatu behar ditugu, inor bidean gera ez dadin.

Inkestan ere irakurtzen genuen:

Talde bat gara, gutako bakoitzak lan desberdina egin beharko du, baina leku berera iristeko, berdintasunezko erakunde bat, gizarte justuago bat eraikitzen lagunduko duena.

 

Taldearekin bat egin nahi duzu?