“Gaur egun %ko 15 enpresek besterik ez dute Berdintasun Plana betetzen”. Aste honetan albiste hau topatu dugu egunkarietan.

Behar bada, enpresa askok oraindik ez daki zer den, beraz, laburpen txiki bat egingo dugu ondoren:

Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna enpresa askotan nabari da oraindik, eta horretarako hain zuzen sortu da Berdintasun Plana.

Egoeraren azterketa egin, eta gizon eta emakume arteko desorekak topatu ondoren, Berdintasun Planak dokumentu batetan enpresan sexuaren araberako edozein diskriminazio desagerrarazteko egin beharreko ekintzak bilduko ditu. Eta, jakina, gauzatu behar dira.

Berdintasun Plana ezartzeko epeak ondorengoak dira:

2020ko martxoa 150 langile baino gehiago dituzten enpresentzat

2021eko martxoan 100 langile baino gehiago dituzten enpresentzat

Eta 2022ko martxoa 50 langile baino gehiago dituzten enpresentzat

Kontu haundia eduki beharko dugu enpresetan, lanak garaian eta txukun egiteko.

Informazio sakonagoa nahi izanez gero, deitu 943 287501 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.