Lan-eremuan genero-berdintasuna sustatzea oraindik ere oso garrantzitsua da erakundeentzat eta gizartearentzat. Azken urteotan arlo horretan aurrerapen handiak egin badira ere, oraindik bidea dago egiteko lanean tratu-, eskubide- eta aukera-berdintasuna lortzeko. Kultura-aldaketa horretarako, erakundeko zuzendaritzaren konpromisoa beharrezkoa da.

2022ko martxotik, Legeak 50 lanpostutik gorako enpresak Berdintasun Plan bat ezarrita izatera behartzen ditu.

Berdintasun-plana neurri-multzo ordenatu bat da, egoeraren diagnostikoa egin ondoren hartutakoak. Honen helburua erakundean emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna lortzea da, eta sexuagatiko diskriminazioa desagerraraztea.

Hauek dira erakunde batek enpresa-eremuan genero-berdintasuna sustatzeko egin behar dituen ekintzetako batzuk.

  1. Berdintasun Plana ezartzea. Lehen neurria eta garrantzitsuena Berdintasun Plan bat martxan jartzea da. Plan horrek enpresaren egungo egoera ebaluatu behar du, ondoren edozein diskriminazio mota saihestuko duen estrategia bat definitzeko.
  2. Berdintasuna enpresaren kulturan sartzea. Printzipio eta balio korporatiboen barruan genero-berdintasuna sartzea, edozein motatako diskriminazioa argi eta garbi debekatuz, eta egunerokoan presente dagoela ziurtatzea, langile eta gizarte osoarentzat eredu izanik.
  3. Gaiari buruz kontzientziatzea eta prestatzea/trebatzea. Berdintasunari buruzko prestakuntza ematea eta langile guztiak sentsibilizatzea. Prestakuntzek edo topaketek irisgarriak izan behar dute pertsona guztientzat, eta, beraz, garrantzitsua da lanorduetan egitea. Oso positiboak dira diskriminazio-egoerak eta -portaerak antzematen ikasteko.
  4. Modu inklusiboan komunikatzea. Komunikazio-politika inklusiboa eta ez-sexista ezartzea. Hori enpresaren barne-komunikazioan (emailak, dokumentazioa, etab.) zein kanpo-komunikazioan (sare sozialak, publizitatea, lan-eskaintzak, etab.) inplementatu behar da.
  5. Berdintasun-batzorde bat sortzea. Erakundean berdintasun-batzorde bat izatea, adostutako neurriak behar bezala ezarri diren berrikusteko. Eraginkortasuna ere neurtu behar da, eta adi egon sor daitezkeen arazoak edo desberdintasunak hautemateko.
  6. Kontziliazioa erraztea eta malgutasuna sustatzea. Bizitza pertsonalarekin, lanekoarekin eta familiakoarekin kontziliazio erantzukiderako programa bat ezartzea, plantillako pertsona guztiek bizitza lan barruan eta lanetik kanpo arazorik gabe uztartu ahal izan dezaten. Aukera bat izan liteke egun batzuetan telelana egiteko aukera ematea.
  7. Sexu-jazarpenaren aurkako protokoloa ezartzea. Legez, enpresa guztiek protokolo bat izan behar dute sexu-jazarpena prebenitzeko eta horrelako egoeretan langileak babesteko. Plantilla osoak ezagutu behar du, eta horrelako edozein egoera detektatzen edo salatzen den guztietan jarri behar da martxan.
  8. Lanbide-sustapena bultzatzea. Gizonen eta emakumeen lanbide-sustapenerako aukera-berdintasuna bermatzea. Enpresan emakumeak mailaz igotzea zerk eragozten duen identifikatzea, eta horri buruzko neurriak hartzea. Lanbide-garapenarekin lotutako prestakuntzetan parte hartzera eta sustapen-prozesuetara aurkeztera animatzea.

 

Zure enpresak Berdintasun Plana diseinatu eta ezartzeko laguntza behar badu, GRUPO GISMAn modu erraz eta arinean lagunduko dizugu. Anima zaitez 943 28 75 01 telefonora deituz edo bidali ezazu email bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.